basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Igeriketa 14
apirila
2016

Richard Oribe igerilaria protagonista izango da igandean Donostiako Giza Eskubideen XIV. Zinemaldian

Basque Teamen babesa duen ‘Richard Oribe, al otro lado de las medallas’ dokumentalak erakusten du Richard bere kirol ibilbidearen bukaeran dagoela eta kontatzen ditu haurtzarotik, terapia moduan kirola egiten hasi zenetik, izan dituen erronka guztiak

Iñigo Asensiok zuzendu du dokumentala Korima Films, Akhonmedia eta Traolaren produkzioarekin eta EITBren laguntzarekin, eta pelikula BCN Sports Film Festival kirol zinemaldian parte hartzeko ere hautatua izan da

Filma igandean, apirilaren 17an, 16:30etan proiektatuko da, Victoria Eugenia Antzokian, eta larunbatean, 10:30etan, zuzendariak eta protagonistak hedabideei zuzendutako pase berezi bat eskainiko dute

Richard Oribe Basque Teameko igerilaria bihar Donostian hasiko den Giza Eskubideen XIV. Zinemaldian protagonista izango da igandeko, apirilaren 17ko, programazioan, 16:30etan. ‘Richard Oribe, al otro lado de las medallas’ dokumentalak nazioarte mailan arrakasta gehien izan dituen igerilari paralinpiarraren irudia hurbiltzen digu: munduko 48 errekorrek, munduko 22 dominek, 16 paralinpiar dominek eta sei Jokotan parte hartu izanak ondo erakusten dute donostiarraren kirol maila, baita terapia bila igeriketan hasi zen mutil harek bere burua gainditzeko duen ahalmena.

57 minutuko lan honetan Iñigo Asensio zuzendariak erakusten du 42 urterekin bere zazpigarren eta azken jokoak izan daitezkeenetarako prestatzen ari dela Oribe. Dena den, bere kirol ibilbideko azken etapa honetan lehiaketa-mailari eustea donostiarrak egunero dituen erronka askoren artean bat baino ez da. Kirol praktikari, garun-paralisiak eguneroko bizitzan sortzen dituen beste hainbat erronka gehitu behar dizkio. Gainera pelikulak igerilekuan eta hortik kanpo lagundu dioten pertsonen adierazpenak eta bizipenak jasotzen ditu: gurasoen egoskorkeriagatik ikasi zuen Richardek ibiltzen eta entrenatzaileek hasieratik ikusi zuten bere potentziala ikaragarria izango zela.

Estreinaldiaren aurretik, larunbatean, goizeko 10:30etan, Victoria Eugenia Antzokian prentsaurrekoa eskainiko dute. Pelikularen pase bereziaren ondoren, zuzendariak eta Oribek dokumentalaren alde garrantzitsuenak azalduko dituzte. Pelikula Korima Filmsek, Akhonmediak eta Traolak produzitu dute, EITBren laguntzarekin eta Basque Teamen babesarekin. Hurrengo hilabetean Bartzelonan egingo duten BCN Sports Film Festival kirol zinemaldian ere hautatuta izan da.