basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Atletismoa 09
apirila
2016

10.000 metroko Espainiako titulua eta Riorako txartela Trihas Gebrerentzat

Iraupen-lasterkari etiopiar-donostiarrak garaipena poltsikoratu du 10.000 metroko Espainiako txapelketan eta ondorioz, bere lehen Olinpiar Jokoetan hartuko du parte abuztuan.

Trihas Gebrek Maia-n (Portugal) lortu du bere lehen titulua pistan. Espainiako Kros txapelketa bereganatu zuen orain dela hilabete, eta orain erraz irabazi du 10.000 metrokoen Espainiako titulua, denbora bikaina eginda (32:14). Honi esker Rioko Olinpiar Jokoetarako txartela ziurtatu du.

Ricardo Jimenezen tutoretzapekoak gutxieneko marka lortu zuen iaz, baina gaur Portugalen erdietsitako urreari esker bere parte-hartzea ziurtatu du. Podiumeaan berarekin batera igo dira Sonia Bejerano eta Tania Carretero. Gebrek minutu bat baino gehiagoko aldea atera die, atzean utzi baititu hasieratik.