basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 08
apirila
2016

Iker Martinez bela-nabigatzailea, ‘BAT To Rio’ saioko protagonista bihar ETB-n

Olinpiar Jokoetan parte hartu ahal izateko belaunean izandako ezusteko lesioa sendatu nahian dabilela, orain arteko kirol arrakastarik handienak ekarri dizkion 49er modalitatetik Nacra 17 modalitatera aldatu da Martinez.

Saioa bihar emango da, larunbata, hilak 9, 13:15ean ETB2n eta 21:00etan ETB1en.

Iker Martínez estropadalariarentzat, Rioko Jokoak ‘estreinaldiko’ jokoak izan daitezke. Atenasko Olinpiar Jokoetako txapelduna eta Pekingoko txapeldunordea 49er modalitatetik Nacra 17 modalitatera aldatu da eta aro berri bat ireki du bere kirol ibilbide luzean, domina olinpiko berri bat eskuratzeko asmoz. Baina horretarako, oso-osorik sendatu behar du belaunean izandako ezusteko lesioa. “BAT TO RIO” saioko kamerak errehabilitazio-saioen lekuko izan dira, eta ETBko ikusleek bertatik bertara ikusi ahal izango dute bihar, 13:15ean, kateko bigarren kanalean, eta 21:00etan, lehenengo kanalean. Rioko Jokoetan lehiatu nahian dabiltzan euskal kirolarien prestaketa erakustea xede duen saio hau, kirolari horiei bekak ematen dizkien BASQUE TEAM erakundearen eta euskal telebista publikoaren arteko lankidetzaren emaitza da.

Belazaleek nahi gabe lotu ohi dute Iker Martinezen izena (Hondarribia, 1977) Xabier Fernandezen izenarekin, izan ere, bien artean munduko belako bikoterik arrakastatsuenetakoa osatu baitzuten 49er modalitatean eta ibilbide luzeko estropadetan. Bien artean, urrezko eta zilarrezko domina bana lortu zuten Olinpiar Jokoetan, eta munduko txapeldunak izan ziren Bahametan 2010ean, Atenasen 2004an eta Hawaiin 2002an, eta Europako txapeldunak 2008an, 2007an eta 2002an. Londresko Jokoen ondoren, Ikerrek aro berri bati ekitea erabaki zuen Nacra 17 mistoen modalitatean.

2014an, urrezko domina irabazi zuen Europako Txapelketan, eta iaz bederatzigarrena izan zen Munduko Txapelketako sailkapenean. Orain, Julia Rita du bidelagun, eta berarekin batera, Rion parte hartzea espero du, baldin eta otsailean Clearwater-en (Florida) jokatutako Munduko Txapelketan, beste ontzi baten abordatzearen ondorioz izan zuen belauneko lesioa oso-osorik sendatzea lortzen badu. Beraz, denbora dugu orain Iker Martinezen kontrario nagusia, eta horrexen aurka dihardu errehabilitazio-saio luze eta latzetan, Olinpiar Jokoetan arrakasta berri bat lortzeko aukerari oratzeko asmoz.