basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 07
apirila
2016

Trihas Gebre, Espainiako kros txapelduna, goi mailako kirola sustatzen duen Basque Teamen beka programan sartu da

Gaur goizean, bi aldiz Espainiako Kros Txapelduna den Trihas Gebrek eta BAT Basque Teameko koordinatzaileak, Olatz Legarzak, goi mailako kirola bultzatzen duen programarako sarrera ematen dion kontratua sinatu dute. Rioko Olinpiar Jokoetako 10.000 metroko proban parte hartzeko nazioarte mailan eskatzen den gutxieneko marka lortu zuen Gebrek 2015ean.

Trihas Gebre (Wukro, Etiopia, 1990) hamaika urterekin hasi zen atletismoan eta hamalau urterekin Bank Ethiopia taldearekin, herrialdeko klub garrantzitsuenetako batekin fitxatu zuen. 17 urte zituela 3.000 metroko oztopo proban brontzezko domina lortu zuen, Afrikako Txapelketan, gazte mailan. Hiru urte geroago Donostiara iritsi zen Behobia-San Sebastian proba, Hiru Hondartzetako Krosa eta Donostiako Klasikoa korritzeko. 2011n Gipuzkoako hiriburura aldatu zen. Bilbao Atletismo Santutxu taldean aritzen da eta orain dela hamabost egun Espainiako Kros Txapelketa irabazi zuen berriro.