basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Txirrindularitza 04
apirila
2016

Illart Zuazubiskar pistako txirrindularia Basque Teamek goi mailako kirolarientzat duen beka programara batu da

Illart Zuazubiskar txirrindulariak eta Olatz Legarzak, Basque Teameko koordinatzaileak, gaur goizean sinatu dute beka eta horrela, jazarpen probetan espezialista den abadiñarra goi mailako kirola sustatzeko programara batu da.

Illart Zuazubiskar (Abadiño, 1990) Londreseko pista estaliko Munduko Txapelketan 13. postua lortu duen lauko taldean aritu da. Iazko Munduko Txapelketan laugarren izan zen madison proban eta hamargarren jazarpen olinpikoan. Eustrak taldearekin lehiatzen den Zuazubiskar bere parte hartzea prestatzen ari da bakarkako probetan. Beka pistako txirrindularitzan egindako lanagatik jasoko duen arren, errepideko txirrindularitzan ere lehiatzen da.