basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Atletismoa 22
martxoa
2016

Asier Agirre paratleta maila goreneko kirolariei eskainitako Basque Teamen beka programan sartu da

Atletismo egokituan lehiatzen den Asier Agirrek eta BAT Basque Teameko koordinatzaileak, Olatz Legarzak, maila goreneko euskal kirola sustatzen duen beka programaren kontratua sinatu dute gaur goizean.

Asier Agirrek (Durango, 1989) Espainiako txapelketa irabazi du mendian zeharreko modalitatean, desgaitasun psikikoa duten kirolarientzako proban. Gainera joan den astean diziplina honetan Italian jokatu zuten pista estaliko Munduko Txapelketan parte hartu zuen estatuko taldearekin. 3.000 metroko proban laugarren postua erdietsi zuen eta seigarrena 1.500 metrokoan. Hori pizgarri itzela izan zen Rioko Paralinpiar Jokoetarako sailkapenagatik borrokan jarraitzeko. Artunduaga klubeko kirolaria kroseko estatuko txapelduna izan zen 20 urterekin eta kirolen inguruko erdi mailako gradu bat ikasi du Durangoko institutuan.