Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.
#RoadtoTokyo2020
#GuztionAmetsa. Bihotz bera indartzen. Gogo bera biltzen. Bide bera osatzen. Helburu bera amesten.
Irabazleak Jon Redondorekin
lotutako albisteak
Iñigo Peñari egindako elkarrziketa Szegedeko Munduko txapelketan lehiatu aurretik
Iñigo Peña piraguistak batez ere plaza olinpikoa ziurtatu nahi du Szegedeko Munduko txapelketan (Hungarian). Horretarako berak eta bere ontzikideak, Paco Cubelosek, lehen seigarren artean bukatu behar dute K2-1.000 metroko A finalean. Hori da helburu nagusia; dena den, podiumera ere igo nahi dute, beste hainbatetan egin duten moduan. 2018an zilarrezko domina erdietsi zuten Montemor O´Velhoko Munduko […]
Mikel Linacisoro Basque Teameko eskalatzaileak ezin izan du Municheko Europako Txapelketako finalerdietako txartela lortu
Proba amaitzean, Mikel Linacisorok esan du Europako Txapelketako sailkapen-fasea boulderrean ez pasatzea espero zuela nolabait, ez baita gehien lantzen duen modalitatea, ezta azkenaldian gehien lehiatu den modalitatea ere. Basque Team Fundazioaren beka jaso duen kirolariak zailtasun modalitatean jarri du arreta gehien, nahiz eta herrialde bakoitzeko kupoek Europako txapelketetan proba horretan distira egitea eragotzi dioten. Berak […]
Kirol anitzeko jardunaldia Basque Teamekin!
Altzoko eskolako 27 ikaslek hainbat diziplina probatzeko aukera izan dute gaur gure kirolarien eskutik Basque Team Fundazioak antolatutako kirol anitzeko jardunaldia gaur egin da Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroaren instalazioetan (Getxo). Altzoko eskolatik etorritako 6-11 urte bitarteko 27 gaztek parte hartu dute bertan, eta Basque Teameko enbaxadore eta kirolariek lagunduta, hainbat diziplina probatu ahal izan dituzte. […]