basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Txirrindularitza 07
martxoa
2016

Leire Olaberriak ezin izan du Jokoetarako txartela eskuratu

Gipuzkoarrak 11. postuan bukatu zuen Londresen jokatutako pista txirrindularitzako Munduko Txapelketa, eta ondorioz, ez du Rioko Olinpiar Jokoetan parte hartuko.

Leire Olaberriak brontzezko domina eskuratu zuen 2008ko Beijingo Jokoetan eta lau urte geroago Londresekoetan lehiatu zen baina ezin izango du esperientzia hori errepikatu aurten, Brasilen. Ikastegietan jaiotako 39 urteko txirrindulariak bederatzigarrena izan behar zuen edo lehiakide alemaniarrarekiko aldea handitu behar zuen omnium proban, eta hamaikagarren bukatu zuen. Larunbateko jardunaldian hamabigarren izan zen Leire eta igandean hamaikagarren amaitu zuen.

Azkenengo puntuazio probaren aurretik Olaberria hamargarren zihoan eta bederatzigarren postura igotzeko aukerak bazituen. Gainera puntuazioaren lehenengo esprinean bi puntu lortu zituen eta bederatzigarren postu horretara igo zen une batez. Dena den, gero ezin izan zion maila horri eutsi eta hamargarren bukatu zuen puntuazioan eta hamabigarren omniumeko sailkapenean.

Leire sasoi onean joan da Munduko Txapelketara baina oraingoan egindako apustua ez da ondo irten. Kontuan izan behar da kirol honetan puntuazio sistema oso konplexua dela eta 2014ko urrian hasi zirela puntuak biltzen.

“Aukera ona nuen, banekien zer egin behar nuen puntuaketa horretan, baina ezin izan dut. Ezin dut aitzakiarik jarri. Bizitza honetan dana bukatzen da eta orain dela hamahiru urte hasitako ziklo baten amaiera dator. Oso zoriontsua izan naiz, gaurko zapore garratza eduki arren. Hori bai, gaur neskek hain azkar korrituko zutela aurretik norbaitek esan ezkero, ez nukeen sinetsiko. Nigan konfiantza izan dutenei eta euren sostengua eman didatenei eskerrak eman nahi dizkiet” adierazi zuen Leirek lehiaketaren ondoren.