basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Snowboard-a 06
martxoa
2016

Lucas Eguibarrek Veysonnazeko Munduko Kopako proba irabazi du berriro

Lucas Eguibarrek, snowboard-eko (boardercross) Munduko Kopako azken irabazleak, Suitzako estazioan garaipena eskuratu du berriz, finalean Nick Baumgartner estatubatuarra eta Alessandro Haemmerle austriarra menderatuta.

Lucas Eguibarren bigarren garaipena da gaurkoa Munduko Kopan. Iaz ere bertan lortu zuen lehenengoa. Veysonnazen lortutako lehenengo postua denboraldiko bere emaitzarik onena da, Sunny Valleyko estazio errusiarrean otsailaren 21ean egindako 3. Postua hobetuz.

Finalean aurreko txandetan erakutsitako bikaintasuna atera du Eguibarrek. Final zortzirenetan egungo liderra, Pierre Vaultier frantziarra geratu da kanpoan, eta Lucas lehena izan da, Luca Matteotti eta Tommaso Leoni italiarren aurretik.

Bi hauekin berriz lehiatu da final laurdenetan. Horietan seinaka aritu dira jauzi, bihurgune eta moduluz beteriko zirkuituan. Eguibarrek finalerako txartela eskuratu du denbora onena eginda. Azken eta azkenaurreko txandetan ez du aurkaririk izan. Finalerdietan final handirako pasea erdietsi du Omar Visintin italiarra eta Nick Baumgartner estatubatuarra azpiratu eta gero. Baumgartnerek bigarren postuarekin konformatu behar izan du.

Munduko Kopako bere bigarren garaipena lortzeko (sei podium ditu) Lucasek Baumgartner eta Haemmerle hartu behar izan ditu mendean. Cordi eta Visintin italiarrek laugarren eta bosgarren bukatu dute eta Alex Pullin australiarra seigarren izan da.

Estazio honetako oroitzapen onak gordetzen ditu Eguibarrek, iazko martxoan lehenengo eta bigarren postuetan amaitu baitzituen Suitzan jokatutako probak. ‘Boardercross’eko Munduko Kopako titulua bereganatzeko bidea erraztu zuen han.