basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Snowboard-a 21
otsaila
2016

Lucas Eguibarrek denboraldiko lehenengo podiuma lortu du Sunny Valleyn, Errusian

Lucas Eguibar donostiarrak, snowboard-eko boardercross-eko Munduko Kopako azken irabazleak, asteburu honetan lortu du denboraldiko bere lehenengo podiuma Errusiako Sunny Valley estazioan. Poba Pierre Vaultier frantziarrak irabazi du, diziplinako olinpiar txapeldunak.

Eguibar, Sotxiko neguko Olinpiar Jokoetan diploma, hirugarren izan da Sunny Valleyn, Vaultier eta Christopher Robanske kanadiarraren atzetik.

Larunbateko sailkapen txandan nagusitu ondoren, final zortzirenetako txanda irabazi zuen, et abigarren izan zen final laurdenetan eta finalerdietan, podiumera igo aurretik.

Eguibar iazko martxoan igo zen podiumera azken aldiz, ondoz ondoko bi jardunalditan, lehenengo eta bigarren bukatu zuenean Veysonnaz-en (Suitzan). Horrek bidea erraztu zion boardercross-eko Munduko Kopan bere lehen titulua bereganatzeko.

Lucasek adierazi du amorrua ematen diola proba irabazi edo bigarren postuyan bukatzeko aukera izan zuelako, baina orokorrean asteburua nahiko ona izan dela . Gipuzkoarrak esan du elurra baldintza onetan egon zela eta txapelketa erosoa izan dela berarentzat.

Lucas Eguibarrek asteburu honetan jokatuko du Munduko Kopako hurrengo proba Korean.