basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Txirrindularitza 18
urtarrila
2016

Tania Calvok brontzea lortu du asteburu honetako Hong Kong-eko Munduko Kopako proban

Tania Calvo gasteiztarrak, Helena Casas taldekidearekin batera, brontzezko domina eskuratu du taldekako abiaduran, asteburu honetan Hong Kong-en jokatu duten pista txirrindularitzako Munduko Kopako proban.

Brontzezko dominaren borrokan Taniak eta Helenak Kanadako bikotea azpiratu dute podiumeko hirrugarren lekura igotzeko eta metala bereganatzeko.

Kostata menderatu zituzten O´Brien eta Sullivan kanadarrak, bien artean hamarren bateko aldea baino ez zen egon eta. Tania Calvok eta Helena Casasek 33,541 segundotan geratu zuten kronometroa; lehiakideek, berriz, 33,658 behar izan zituzten.

Gauzak horrela, Tania Calvok beste pauso bat eman du udan Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan egoteko. Oso oso gertu du sailkapena, eta hori berresteko aukera izango du martxoan Londresen jokatuko duten Munduko Txapelketan.