basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Taekwondo 07
urtarrila
2016

Lesioek kendu diote Elaia Torrontegiri Rioko Jokoetan parte hartzeko aukera

Elaia Torrontegi Basque Teameko taekwondistak badaki ez duela parte hartuko abuztuan Rio de Jaineron (Brasil) egingo diren hurrengo Olinpiar Jokoetan. Plentziako taekwondistak kalvario fisiko itzela jasan du azken urtean eta oztopo ikaragarri horrek bere olinpiar ametsa zapuztu du azkenean. Bere eskuin hankako abduktorean duen lesioagatik, ezin izan ditu ondo egin urtarrilean Turkian egingo den aurreolinpikorako puntuak ematen dituzten txapelketak eta torneoak.

Rio’16n parte hartzeko aukerarik gabe, maila goreneko lehiaketetan bi hamarkada baino gehiago eman ondoren, nola esango duen agur pentsatzen ari da Elaia “eliteko edozein kirolarik bezala maila altuenean lehiatzen esan nahiko nuke agur eta Europako Txapelketa amaiera bikaina izan daiteke”.

Dena den, berriro ere arazo fisikoek Elaia Torrontegiren asmoak lausotzen dituzte, kirolariak hiru hilabete baitaramatza entrenatu barik. Taekwondoko Europako Txapelketa maiatzan jokatuko dute Suitzan, baina horretara heltzeko aukera izateko lehenengo punbtuak lortu beharko ditu beste txapelketa batzuetan, otsailaren 20an jokatuko den Espainiako Txapelketan, esaterako. “Oraindik ez zait abduktoreko lesioa osatu eta zaila izango da garaiz iristea”, aitortu du.

Datorren astean Torrontegik beste azterketa mediku bat izango du eta horrek zehaztuko du, bai onerako ala bai txarrerako, bere etorkizun gertukoena.