basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Judoa 07
abendua
2015

Kiyoshi Uematsuk ezin izan du bere maila erakutsi Asiako hirukoan

Zortea kontran izan du Kiyoshi Uematsuk Asian jokatu dituen hiru lehiaketetan. Zozketek ez diote batere lagundu, eta guztira bi borroka baino ez ditu irabazi. Azaroan Grand Prix zirkuituko Txinako eta Koreako probak jokatu ziren. Txinan, leheen borrokan, Rustam Orujov azerbaijandarra izan zuen aurkari, munduko rankingeko liderra, eta estu hartu bazuen ere ezin izan zun gainditu. Korean, lehen borroka gainditu ostean, bigarrenean Chae Sheonghee korearraren aurka galdu zuen, aldi berean Txinako arantza ateratzeko aukera galduz, irabazi izan balu Rustam Orujov-en aurka borrokatu beharko bait zuen azken koadrorako txartela jokoan zela. Gaineratu Orujov-ek zilarra irabazi zuela Txinan eta brontzea Korean. Eta amaitzeko, Uematsuk Grand Slameko proba jokatu zuen pasa den larunbatean Tokyon (Japonia), eta han ere zozketaren kapritxoak: bigarren errondan Lasha Shavdatuashvili georgiarra aurkari, Londongo Olinpiar txapelduna. Bada hura ere estu hartu zuen, bai, baina galdu egin zuen Uematsuk, eta beste behin haren maila erakusti ezinik amaitu zuen. Emaitza hauekin bi postu galdu ditu munduko rankingean Basque Teameko judoka bizkaitarrak, 36.a da orain.

Lehiaketa

Judo Grand Slam Tokyo

Tokyo, Japonia

05
abendua
2015
05
abendua
2015