
Zilarrezko domina bat kolkoratu du Amador Granadosek Europako Kopan
Pistako txirrindularitza egokituko Europako Kopako proba jokatu da Manchesterren azaroaren 13tik 15era, eta Basque Teameko ordezkari Amador Granadosek zilarrezko domina kolkoratu du taldekako abiadura proban. Beste hiru pronbetan ere aritu da Granados: 4.sailkatu zen jazarpeneko 3.000 metrotan, 6. erlojupeko Kilometroan eta 10. scratchean, puntu onak dira estatuko selekzioa Rio 2016ra sailkatzeko bidean. “Esperotako emaitzak” direla onartu du, azpimarratuz beste selekzio batzuen aldean, bereziki selekzio britainiarra, sasoiz bajuago daudela. Gipuzkoako Challengean parte hartuz findu nahi du orain sasoi puntua, gero otsailean Espainiako Txapelketetan arituko da, eta martxoan iritsiko da denboraldiko hitzordu garrantzitsuena, Munduko Txapelketa, Italiako Montichiarin.