basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Triatloia 14
azaroa
2015

Gurutze Fradesen 2.postu historikoa Malaysian

Gurutze Frades bigarren sailkatu da Malaysiako Iron Man proban. Basque Teameko triatletak eginiko lanean korrikako saioa izan da nabarmenena, partzial onena egin du emakumezkoetan (3:15:02), 9.onena gizonezkoak ere aintzat hartuta. Lasterketa borobila osatu du orotara, bere neurria ondo ezagututa eta Langkawiko berora eta hezetasunera primeran egokituta zegoela erakutsiz: uretatik 18. irten da, bizikleta saioan 8. posturaino aurrera egin du, eta korrika hegan egin du. Azken sektore hori kilometroko 4’30″ko denboretatik gertu egin du, beste aurkariak 5’tik gertuago ibili direnean. Helmugan bigarren, Diana Riesler alemaniarra, faborito nagusia, besterik ez zaio aurreratu 12’an. Eta deigarria sailkapen orokorrean 17.postuan amaitu izana. Lan bikaina Gurutze Fradesena! Gauzak horrela pisu handiko puntuak metatu ditu Hawaii 2016an Pro multzo murriztu eta elitekoan parte hartzera begira. Vichy IM-ean irabazle abuztuan, Turkey 70.3 IMean bigarren eta gaurko Malaysiako emaitza honen eskutik Gurutze Frades munduko onenen artean sendotu egin da. Bejondeizula!

Lehiaketa

IronMan Malaysia

Langkawi, Malaysia

14
azaroa
2015
14
azaroa
2015