basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Triatloia 13
azaroa
2015

Gurutze Frades Malaysiako IM gogorrerako prest

Gurutze Fradesek Malaysia IronMan-eanparte hartuko du larunbat honetan, hilak 14. Langkawin egingo da proba, toki zoragarria baina aldi berean distantzia luzeko triatloi bat (3’8km igerian + 180km bizikleta + Maratoia korrika) egiteko baldintza oso gogorrak eskaintzen dituena: hezetasun eta bero handia. Zalantzarik gabe, IronMan frankiziaren zirkuituko triatloirik gogorrenetakoa da Malaysiakoa. Top5 barruan sailkatzea sekulako lorpena litzateke Fradesentzat, baina bere azken emaitzak aintzat hartuta eskura daukan helburua izan liteke: urri amaieran Turkiako Gloria IronMan 70.3 proban bigarren izan zen, eta abuztu amaieran Vichy-ko (Frantzia) IronMana irabazi egin zuen. 2016ko IM Hawaii Munduko Txapelketara Profesionalen multzoan sailkatzea da ametsa, eta emaitza horien eskutik jada Kona Points Ranking delakoan 21.a da; lehen 35ek lortuko dute sailkapena 2016ko udaberrian, beraz lanak ondo bideratuta dauzka Fradesek, baina Malaysiako proban puntu gehiago metatu nahi ditu. Betebeharrak ondo baino hobeto osatu ditu horretarako, Turkiatik zuzenean joan bait zen Langkawira, beraz hiru aste izan ditu hango ordutegi eta eguraldi baldintzetara behar bezala egokitzeko eta entrenamentu intentsitate desberdinetan aritzeko.

Lehiaketa

IronMan Malaysia

Langkawi, Malaysia

14
azaroa
2015
14
azaroa
2015