basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 20
iraila
2015

Slalom taldekideek korrontea kontran

Londresko Munduko Txapelketa ez da ez uste, ez nahi, bezain ona izan Basque Team palistentzat. Langa goian jarria zegoen, Olinpiar Jokoetarako 3 plaza ziurtatu nahi ziren, eta helburuetako bat lortu da: nesken K1eko plaza ziurtatzea.
Maialen Chourraut eta Irati Goikoetxea izan dira horren eragile. Maialen finalerdietako onena izan eta gero bosgarren sailkatu zen Finalean. Irati hamazazpigarren sailkatu zen, eta bera izan zen plaza bideratu zuena. Haien lanari Miren Lazkanorena gehituz, neskek emandako neurri bikaina azpimarratu behar da. Miren C1ean Finalean sartu eta seigarren sailkatu zen, pentsa! 18 urte besterik ez, juniorra da oraindik, eta berebiziko emaitza lortu zuen Lee Valleyko kanalean.
Lanak osatu gabe geratu zirenak mutilak izan ziren. K1 eta C1 plazak lotuta uzteko aukera ez zuten baliatzerik izan. Joan Crespo, Samuel Hernanz eta Unai Nabaskues K1ean eta Ander Elosegi eta Jon Erguin C1ean, helburu bateratu eta sendoarekin arituko dira aurrerantzean: modalitate bakoitzeko azken plaza lortzekoa. Maiatzean dago jopuntua, Eslovakian egingo den preolinpikoan. Gaia badute, motibazioa ere bai, beraz erronkari eusteko prest daude.