basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 06
maiatza
2015

Ekaitz Saies: “Mundu mailako top 15ean utziko dut piraguismoa”

Piraguista donostiarrak erretiroa hartuko duela iragarri du gaur 18 urtez elitean aritu ondoren

2015eko maiatzaren 6a.- Azken bi hamarkadatan euskal piraguismoaren erreferente bilakatu den Ekaitz Saies piraguistak goi mailako lehiaketa utziko duela iragarri du gaur Donostian egindako prentsa agerraldian. “ Aurreko urtean 15. amaitu nuen Munduko txapelketan, eta nire emaitzik txarrena izan arren postu polita iruditu zait nire kirol ibilbideari era dotorean amaiera emateko” , gaineratu du BASQUE TEAM-en babespean aritu den kirolariak. Gaurko agurrean Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria den Jon Redondo izan du bere aldamenean.

18 urtez elitean aritu ondoren piraguista donostiarrak bi arrazoi nagusi azaldu ditu erretiroa hartzeko: “Alde batetik goi mailan lehiatzeak sakrifizio ikaragarria eskatzen du, 24 orduz eta astean 7 egunez, eta nire bizitza familiarra eta kirola uztartzea geroz eta zailagoa egiten zitzaidan; bestalde, baliabideei dagokionez ez da hau garairik onena piraguismoarentzat, bereziki nazioarte mailan lehiatu ahal izateko” .

Saiesek BASQUE TEAM Fundazioaren babesa ere aipatu nahi izan du: “Ikaragarrizko zortea izan dut Fundazioaren sorreratik bertan egon naizelako, hasieratik egonkortasuna eman didate arlo ekonomikoan eta teknikoan emandako laguntzarekin. Euskal kirolaren babeserako egitura garrantzitsua da eta bere emaitzak ematen ari da jada, ziur nago etorkizunean ere emango dituela emaitza onak”

18 urtez elitean aritu ondoren, birritan Munduko txapelduna izandakoak kirol ibilbide bikaina pilatu du urte hauetan, besteak beste 12 Espainiako txapelketa, urrezko eta brontzezko dominak Europako txapelketan eta beste hainbat domina Munduko Kopan eta Mediterranear Jokoetan: “errelebotan irabazitako bi Munduko txapelketak, 23 urtez azpiko europakoa K1-500ekoan bereziki maite dudan beste bat, kadete mailako Espainiako txapelketa”. Tituluez gain kirolari gipuzkoarrak “egindako bideari eman dio garrantzia, kirolariak gozatzen ikasi behar du ibilbide horretan, zailtasunak zailtasun, gailurrera iristearekin tematu gabe”

Agur esaterakoan Saiesek gaineratu duenez, “zorionez ondo landutako erabakia izan da, tartean ez da egon lesioarik edo antzekorik. Banekien momentua iritsiko zela eta transizio hori prestatzen eman dut nere denbora entrenatzaile gisa eta baita hezkuntzan ere, hasi berri dudan doktorautzarekin”

Ekaitz Saies Sistiaga (Donostia, 1982/3/2) zazpi urte zituela hasi zen piraguismoan eta 16 urterekin Espainiako hiru txapelketa eskuratu zituen kadete mailan. Azken 18 urtetan bakarka eta taldeka lehiatu da, estatu mailako txapelketatan 30 garaipen pasatxo lortuz eta 10 domina poltsikoratuz nazioarte mailakoetan, horien artean bi urrezko domina Munduko txapelketetan (Kanadan 2009an eta Hungarian 2011an). Kirol ibilbidean nabarmentzekoak dira baita 2008an lortutako brontzezko domina Munduko Kopan eta beste bi hirugarren postu, Mediterranear Jokoetan eta 2009ko Europako Txapelketan, eta Kroazian 2002an eskuratutako 23 urtez azpiko Europako Txapelketa.