basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 02
otsaila
2015

Goi mailako kirolariei zuzendtuako 2015eko bekak eskatzeko epea zabaldu du Basque Team-ek

Eskatzaileek hilabeteko epea izango dute eskaria bideratzeko

Getxo, 2015eko otsailaren 2a.-  Fundacion Euskadi Kirola Fundazioaren Patronatuak 2015eko bekak ematea onartu du, helburu duen goi mailako kirolaren sustapena mantentzeko, beti ere Basque Team markaren babespean. Beken deialdiak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politia eta Kultura sailak hartutako erabaki irmoa azaltzen du, Euskal Autonomi Erkidegoko ahalik eta kirolari gehien nazioarteko goi mailako txapelketetan izateko helburuarekin.

Profesionala ez den goi mailako kirolari zuzendutako laguntzak dira aipatutakoak, bereziki diziplina olinpiarrak eta paralinpiarrak kontutan hartuta eta ondorioz profesionalak diren liga eta zirkuituak alde batera utziz. 2015eko Euskadi Kirola bekak alor ezberdinak aurreikusten dituzte, hala nola, laguntza ekonomikoa (oinarrizko beka, helburuie loturuiko sariaeta laguntza osagarriak) eta laguntza zerbitzuak beste hainbat ataletan (laguntza teknikoa, medikua, formakuntza alorrekoa edota kirolaren gaineko Ikerketa eta Garapenarekin zerikusia dutenak). Era berean Kirol erakundeek eta bakarkako teknikoek Basque Team beken eskaera ere egin dezaketa. Eskatzaileek hilabeteko epea izango dute eskaria bideratzeko.

Beka eskatzen duten pertsona edo erakundeek kirol-ikuskaritza pasa beharko dute eta horrekin batera kirola egiteko egokitasuna bermatzen duen azterketa medikua. Gainera, laguntzen onuradunek zenbait konpromisu hartu beharko dituzte fundazioarekiko, hala nola, goi mailako kirol jardunean mantentzearen konpromisoa eta dopajearen aurkako eta joko garbiaren aldekoa.
Nahitaezkoa izango da eskatzaile ororentzat kirol curriculum-a aurkeztea, non azken emaitza aipagarriak eta 2015ari begira kirolariak duen planifikazioa azaldu beharko den, helburuak eta egutegiak ondo zehaztuz.

Fundacion Euskadi Kirola Fundazioaren webgunean, www.basqueteam.com (Bekak 2015 atalean), izango dira eskuragarri eskaera agiriak eta beka eskatzeko epea otsailaren 30era arte egongo da zabalik, EHAAn (Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian) argitaratu direnetik hilabete batera.

Beranduen bi hilabetetan Fundazioaren Batzorde Exekutiboak aldeko edo kontrako erabakia hartu beharko du. 2015era begira Fundazioak honako kirol hauek izendatu ditu lehentasunezkoak; emakumezkoen belar hockeya, emakumezkoen eskubaloia, pistako txirrindularitza eta slalom erako piraguismoa. Era berean 2015eko Euskadi Kirola beka jasoko dute Sotxiko 2014ko neguko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetan parte hartu zuten euskal kirolariek. Taldekako kiroletan, olilnpiar diziplinatan, Munduko Txapelketan, Europako txapelketan edota Olinpiar Jokoetan parte hartu izana frogartu beharko da, 2014ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31era bitarteko epean.

Beken, sarien eta laguntza osagarrien zenbakatekoa onartutako eskarien arabera erabakiko da. Aipatutako laguntzak emateko 2014ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31a bitartean nazioarte mailako senior kategorian, bereziki Olinpiar Jokoetan, Munduko txapelketetan, Europako txapelketetan eta nazioarte mailako egutegian finkatutako txapelketetan lortutako emaitzak hartuko dira kontuan.

2014an 61 kirolariri, 11 entrenatzaileri eta bi talderi (belar hockeyko Reala eta Bera Bera eskubaloi taldea) emain zien beka, guztira hogei kirol diziplinan banatuta.

Fundación Euskadi Kirola Fundazioa Euskal sektore publikoko fundazioa da. Erakunde honen helburua Goi Mailako euskal kirola bultzatu eta sustatzea da; horrela, goi mailako kirolean nazioarteko lehiaketetan erruz parte hartu ahal izango da eta, bereziki, goi mailako kirol ekitaldietan. Halaber, lehiaketa horietan euskal kirolariek goi mailako emaitzak izatea da erakundearen beste helburua.