basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 14
maiatza
2014

Basque Team-ek eta Euskadiko errugbi federazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Riio 2016ko Jokoei begira teknifikazio proiektu bat martxan jartzea adostu dute

Asteazkena, 2014 maiatzaren 14a.– BASQUE TEAM-ek eta Euskadiko Errugbi Federazioak Lankidetza Hitzarmena sinatu dute gaur Errugbi-Rio 2016 Teknifikazio proiektua garatzeko. Federazioak sustatu duen egitasmoa EAEko kirolarien atzemate eta teknifikazioan izango du oinarria, Olinpiar Jokoetan ahalik eta euskal partaidetza zabalena bultzatzeko. Gogoratu beharra dago 2016ko udako Jokoetan izango dela errugbia lehen aldiz olinpiarra zazpikako modalitatean. BASQUE TEAM-ek zerbitzu medikuak, teknikoak eta laguntza ekonomikoa jarriko ditu federazioaren eskura proiektua aurrera eraman ahal izateko.

Argazkian Jon Redondo, BASQUE TEAM-eko Patronatuko idazkaria eta Iñaki Laskurain, Errugbiko Euskal Federazioko Presidentea, hitzarmena sinatzerako garaian BASQUE TEAM-ek Getxon duen egoitzan