basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 08
uztaila
2013

20 orduz etengabe elurretan

Iñurrategi, Vallejo y Zabalza ez aurrera eta ez atzera Paiju Peakeko bigarren elurtegian

Astelehena, 2013ko uztailaren 9a. Paiju Peak, Hegoaldeko aurpegiko bigarren elurtegia. Karakorumeko mendilerroa (Pakistan). “Etengabe ari du elurra botatzen azken 20 orduetan. Bigarren elurtegia jarri genuen denda atzo eta geldirik gaude. Baldintza hauetan ezin dugu eskalatu, paretatik igotzea ezinezkoa da. Ez dauka itxura onik”. Telefono dei labur honen bitartez eman digute egoeraren benetako argazkia Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak Paiju Peakeko Hegoaldeko aurpegitik.

Albistea onak ere badaude, orain arte aurreikusitakoa bete baitute eta hiru egunetan (asteazkenean mendi-leporaino igo ziren, 5.050 metrora eta ostegunean sartu ziren paretan bete-betean) paretaren erdia egin dute (luzeran kilometro pasatxo) eta inork igo gabekoa aurretik. Lan nekeza eta zehatza eginez, eta 30 metroko sokarekin, luzeak egin dituzte bata bestearen atzetik materiala, denda, arropa, gasa, jana, eskaladako materiala, botak, kranpoiak eta pioletak igo ahal izateko. Bidean geratu da hirugarren egunean paretatik behera joandako bideokamera, lanaren nekeak. Beste albiste ona 6 egunetarako bizigaiak dituztela izango litzateke.

Jofre Janue meteorologoak iragarpenaren berri eman digu eta Albertok pozik hartu du honen prebisioa. “Elurretan jarraituko du astelehen arratsaldera arte eta hortik aurrera arindu egingo da prezipitazioa. Asteazkenean bota dezake zeozer baina egonkortuz joango da. Ostegunetik aurrera baliteke gainera igandera arte luzate daitekeen onura etortzea. “ Albiste onak dirudite eguzkia agertu ezkero, baina bitartean beste 24 orduz eutsi beharko diote elurteari eta hobe dute geldirik egotea 5.500 metrora kokatu duten dendatxoan, Paijuko tontorretik 1.000 metro pasatxora.

“Paretaren bigarren zatian daude behintzat, bertikalagoa denez eguzkiak errazago garbitzen duen zatian alegia.” Albertok eskegi beharra dauka. “Bateriaz larri gabiltza eta kargatzeko erabiltzen dugun konektorea izorratu zaigu.” Bideorik gabe eta dei gutxi egiteko aukerarekin, hegoaldetik egin den lehen saiakeran eta hirurak bakar-bakarrik. Benetako alpinismoa.

Biharko iragarpenaren zain gaude, ea eguraldiak zein joera hartzen duen.