basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 30
ekaina
2013

“Dena gertu Paiju Peaken lehen saiakera egiteko” Iñurrategi, Vallejo eta Zabalzaren hitzetan

Oinarrizkoa Kanpalekura itzuli dira mendizaleak paretaren oinarrira, 5.000 metrora, beharko duten materiala garraiatu eta gero

“Dena gertu lehen saiakera egiteko. Larunbatean sartu ginen lehen aldiz paretan eta hasierako 300 metroetaraino eraman genuen materiala, tentuz ibili beharreko eremua izotza eta elurrarekin eta aparteko zailtasunik gabekoa. Argazkian ikusten den bezala eguraldi txarra izan genuen eta pareta ez zegoen baldintza onetan eskalatzeko. Eguraldia aldatzea espero dugu elurra eta izotza paretatik desargertarazteko, bestela jai daukagu. “

Oinarrizko kanpalekuko dendetara itzuli dira Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza (3.400 metrotan) hiru egunez beharko duten material guztia 5.000 metroetara eraman eta gero; 1.600 metroko desnibela eremu malkartsu, gogor eta markatu gabekoan. Paiju Peak-eko hegoaldeko aurpegian daude, 1976an ipar aurpegitik eskalada bakarra daukan 6.610 metroko erraldoian. Bashir Ahmed, Nazir Sabir eta Manzoor Hussain (egungo Pakistango Alpinisten Klubeko presidentea) pakistandarrek eta Allen Steck estatubatuarrak osatu zuten orduko kordada. Hegoaldeko saiakera berriz guztiz da ezezaguna, Albertok, Juanek eta Mikelek egun hauetan egiaztatu duten bezala eta ez omen da batere erraza mendiak ezkutatzen duena: “Big Wall gogorra da” Mikelen hitzetan, “sarbidea oso zaila baita. Zabaldu dugu behintzat eta oinarrizko kanpalekuan atseden egun batzuk hartuko ditugu orain, eta eguraldiak laguntzen badu, 1.000 metroko ezproia eskalatzen saiatuko gara gailurrera iristeko.” 10-12 egun emango dituzte paretan, eginDako kalkuluen arabera, kapsula estiloa erabilita. 300 bat metro soka baliatuko dituzte horman ezarritako kanpalekuen artean gora eta behera errazago ibiltzeko. Eta, era berean, igo ahala bibakak horman bertan egin beharko dituztenez, material eta janari, zama astunagoa garraiatu beharko dute hamar-hamabi egun horietarako. Kranpoia eta pioletare laguntzarekin burutu beharko dituzte azken 600 metroak tontorrerako bidean.

Paiju Peak mendiaren hego aurpegiak goi-mailako eskalada eta alpinismoa uztartzeko osagai guztiak biltzen dituela jakitun: 1.0000 metrotik gorako harkaitzezko beso bertikalak eta eremu misto (izotza eta harkaitza) tente eta konpromiso handikoak, gailurrerako bidean. Laburbilduz, horma bertikal erraldoi bat mendiaren beheko aldean eta goi-mendiko pasarte oso zailak goialdean. “Koktel perfektua” Mikel Zabalzaren ustetan, “Zailtasunak eta esplorazioak erakartzen gaitu eta horrez gain altuera baldin badago, ezin hobeto”

Pareta garbitu dezakeen eguraldi ona behar dute orain, lau egunez euria eta elurra bota ondoren. Hobekuntzak hirukoteaaren abentura ahalbidetuko luke, igo gabeko Paiju Peak mendiko hegoaldeko aurpegitik bide berri bat zabaltzea.