basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 17
ekaina
2013

Asteazkenan espero dute iristea Iñurrategik, Vallejok eta Zabalza oinarrizko kanpalekura

Basque Teameko hiru alpinistek ibilaldi laburra egingo dute oinez Askoletik

2013ko ekainaren 17a.- Islamabadetik Skardura 36 orduko bidaia gorabeheratsua izan ondoren, luizi baten ondorioz errepidearen mozketa batek zortzi orduz geldirik izan zituelarik ,hiru alpinistek Askolerako norabidea hartuko dute jeep batek lagunduta eta bertatik oinezko bidea hasiko dute bi egunetan Paiju Peakeko oinarrizko kanpalekura iristeko.

Basque Team taldea osatzen duen Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza hirukoak zazpigarren egitasmoa izango du elkarrekin. 2009. urteaz geroztik, goi mailako hiru eskalatzaileok erronka ederrak hartu dituzte miran: Makalu, Hornbein, Broad Peak, Nuptse eta Antartikako zeharkaldia kometa bidez tiratutako lerekin. Aurrekoetan bezala BBK/Kutxabank-ek eta Naturgas-ek babestuko dute espedizioa.