basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 11
ekaina
2013

Paiju Peak espedizioa bihar abiatuko da Baltoroko glaziarreko oinarrizko kanpalekurantz

Hurrengo asterako mendiaren magalera iristea espero dute Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak

Bilbo, 2013ko ekainaren 11a.- Bihar ekingo zaiu Paiju Peak 2013 espedizioari, hain zuzen ere, Karakorumeko mendilerroan dagoen 6.610 metroko mendian bide berri bat zabaldu nahi duen abenturari. Basque Team-eko hiru kideak, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza, goizeko 11:00eta hartuko dute Dohara (Qatar) eramango dituen egaldia, bidaian izango duten lehen geldialdira.

Bertatik Pakistango hiriburura, Islamabadera, abiatuko dira eta hauxe izango da Skarduko aireportu txikira heldu baino lehen egingo duten azken geldialdia herrialdeko iparraldean. Skardun hasiko dute trekkinga alpinistek, Paiju Peak mendiaren magalean, Baltorko glaziarrean ezarriko duten kanpalekura iristeko helburuarekin. Bertara zortzi bat egunetan iristea espero dute, tontorrerantz abiatu aurretik egokitze lanak egiteko asmoz.

Paiju Peak mendiak, 6.610 metroko mendi puskak, 3.000 metrotik gorako desnibel bertikal-bertikala erakusten du zailtasun aipagarri bezala. Behin baino ez da igo, 1976. urtean, ipar aurpegitik hain zuzen. Espedizoak goi mailako alpinismoak behar dituen osagai guztiak biltzen ditu, horma bertikal erraldoia eta goi-mendiko pasarte oso zailak uztartzen dituena.
Basque Team taldea osatzen duen Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza hirukoak zazpigarren egitasmoa izango du elkarrekin. 2009. urteaz geroztik, goi mailako hiru eskalatzaileok erronka ederrak hartu dituzte miran: Makalu, Hornbein, Broad Peak, Nuptse eta Antartikako zeharkaldia kometa bidez tiratutako lerekin. Aurrekoetan bezala BBK/Kutxabank-ek eta Naturgas-ek babestuko dute espedizioa.