basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 22
urtarrila
2013

Podiumera itzuli da Leire Olaberria Aguascalienteseko (Mexico) Munduko Kopan

Txirrindulari gipuzkoarrak brontzezko domina eskuratu du saio erregularra burutu ostean

2013ko urtarrilaren 23a.- Lehiaketara itzuli zen Leire Olaberria 2012ko Londreseko Jokoen ondoren eta helburu jakin bat buruan zuela, alegia, bere maila berreskuratzea eta bere proba den omniumean onenekin lehiatzeko gai dela erakustea. Minsk-en (Bielorrusia) jokatuko den mundialerako hilabete baten faltan Ikaztegietako txirrindulariak sasoiko dagoenean dominengatik borrokatzeko maila duela erakutsi zuen Aguascalienteseko Bicentenario Belodromoan. Jokatutako lehendabiziko proban, abiadurazko itzulian, argi geratu zen podiumera igotzeko lehia taldetxo baten kontua izango zela eta Leirek burua sartu zuen bertan laugarren postuarekin. Egun berean zortzigarren izan zen Puntuazioan eta bostgarren berriz Kanporaketan, hurrengo eguneko saioari aukera guztiekin aurre eginez.

Larunbatean berretsi zuen Leire ostiraleko lanaren jarraipena eta bakarkako Jazparpenean laugarren postua borobildu zuen Espaiako errekor berria ezarriz. BATen babespean ari den txirrindulariak maila mantendu zuen egunean zehar , Scratch-ean laugarren sailkatuz eta 500 metroetan seigarren. Azkenean podiumeko azken postura igotzea lortu zuen Sara Hammer estatubatuarra (Londres 2012ko Olinpiar Jokoetan zilarrezko dominaduna) eta LI Huang txinatarraren atzetik.