basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 29
urria
2012

Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak Nuptse alpetar eran igotzearen erronka nabarmendu dute

Aurretik egindako igoerekin ezin dela alderatu gaineratu dute hiru mendizaleek

Bilbo, 2009ko urriaren 29a.- NATURGAS/BBK NUPTSE 2012 espedizioko kideak, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza, hedabideen aurrean azaldu dira gaur Bilbon Nuptseko (7.861) tontorrera hegoaldeko hegaletik eta alpetar erara igotzeko egin duten saiakera baloratzeko asmotan. Basque Team taldeko mendizaleek azaldu dutenez bidearen ezaugarriek eta eguraldiaren baldintzek erronka zailagoa bihurtu dute, beraiek aurretik egindako edozein igoerarekin alderatuta.

Ildo horretan Alberto Iñurrategiren hitzetan “orain arte egin ditugun igoerekin ezin da alderatu erronkaren tamainari buruz hitz egiterakoan, batez ere zailtasuna eta konpromisoa kontutan hartuta” eta gaineratu duenez “Oinarrizko Kanpalekura itzultzerakoan oso argi geneukan ezin zitekeela bigarren saiakerarik egin”. Honen harira Juan Vallejok zehaztu duen bezala, “eguraldia ikusita eta tontorrera egindako lehen saiakeraren ondoren genituen indarrak kontutan hartua bigarren igoera bat egitea arrisku handiko erronka zen”. Mikel Zabalzak berriz zera adierazi du, “oso penditza gogorrak aurkitu ditugu aurrez aurre eta zorua ere espero genuena baino zailagoa teknikoki eta honek alpetar erara igotzea zaildu digu”

Tontorrera iritsi ez diren arren espedizioko babesleek-BBK, Naturgas eta Basque Team-ek, oso positibotzat jo dute esperientzia, ikusita behin baino ez dela egin saiatutako bidea eta inoiz ez alpetar erara. BBK bozeramaile eta era berean alpinista den Juanjo San Sebastianek zehaztu duenez “ikaragarrizko meritua dauka ezaugarri hauek dituen igoera honetan tontorretik 150 metro geratzeak, eta guk arrakasta bezala ikusten dugu”. Naturgas Energiako harreman instituzionaletako Zuzendaria den Rafa Careaga, “pozik eta harro” dagoela azaldu du eta mendizaleek erakutsi duten “umiltasuna, zintzotasuna eta erantzunkizuna” nabarmendu ditu, bai jarritako helburuan eta baita bigarren saiakera ez egiteko erabakia hartzerakoan ere.

Alberto Iñurrategik egin du igoeraren kontakizuna eta bere ustetan une erabakiorra heldu zen “faktore asko batera kontran genituela konturatu ginenean: haize bortitza, penditza ikaragarria, argi ordu gutxi, 35-40 gradu azpiko tenperatura, nekea, jeitsieraren zailtasuna. Guzti honekin ezin genuen kalkulatu behar bezala jeisteko beharko genuen denbora”. Mikel Zabalzaren hitzetan “muinoan geundela gaua gainean geneukan eta ohiuka hitz egiten genuen gure artean, haizeak aurretik egindako arrastoa ezabatu zezakeen aurretik jarritako sokaraino egun argiz iritsi beharra geneukan”

Saiakeraren zailtasuna azpimarratu nahi izan dute hirurek, ohikoak diren igoerekin Nuptsekoak duen aldea nabarmenduz. Iñurrategi bera erabat “aho zabalik geratu da orain 50 urte gailurrera iristea lortu zuen espedizio britaniarrak egindakoarekin. Aitzindariak izan ziren arren 13 alpinista ziren guztira eta zazpi kanpaleku jarri zituzten tontorrera igo ahal izateko. Gu hiru lagun baino ez ginen eta gainean, motxilan, ekipo guztia generaman”. Mendizale gipuzkoarrak arrakastatzat jo du “abiatutako abentura onik amaitzea eta lehendabiziko espedizioa izatea alpetar erara igoera zoragarri hau egiten saiatu dena, beharbada etorkizunean norbaitek berriro planteatuko duen erronka”.