basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 29
iraila
2012

Altueran igarotako bi gauekin pozik itzuli dira Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza kanpalekura

Ostegunean 6.400 metroko Island Peak mendia igo zuten altuerara egokitzeko prozesuan

BILBO, 2012ko irailaren 29a. Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak ez dute denbora alperrik galtzen. Astelehenean oinarrizko kanpalekua ezarri zuten Chukungen (4.600 metrora) gainean zeramaten zamarekin, ostegunean falta zitzaien guztia errekuperatu eta motxilak sorbalda gainean hartuta Island Peak-era abiatu ziren, 6.200 metroko mendi “ederra”, bertan lo eta altuerara egokitzeko.

Oinarrizko kanpalekura itzuli dira gaur nobedaderik gabe, lehendabiziko gaua 5.400 metrora lo egin eta gero eta bigarrena berriz 6.000 metrora, estu-estu biko dendan baina liluratuta Himalayak eskeinitako paisaiarekin:
Island Peak maiz igotzen den mendia den arren ez dugu inor aurkitu igoeran zehar eta gozatu egin dugu mendiarekin. Erraza den arren sekulako ikuspegia eskaintzen du inguruko mendiez: : Lhotse, Nuptse Makalu, Ama Dablan, Taboche, Baruntse, Chamlang eta abar”.
Zalantza bakarra ekarri dute bueltan: Nuptseko hegoaldeko hegaleko ekialdeko tontorrera igotzen duen bidea benetan “gaiztoa” dela ohartu dira, oso bukaera zorrotza eta zalantzagarria daukana, batez ere alpetar erara igotzeko (oxigenorik gabe, garraiatzailerik gabe, soka finkorik gabe eta altuerako kanpamentu egonkorrik gabe).

Beraz, ez dute momentuz bidea aukeratu. 5 kilometroko zabalera eta 2.500 metroko desnibela duen horma ondo aztertu beharra dago eta tontorrera eramango dituen bidea ere gauza bera. Bi eguneko atsedenaldia hartuko dute orain oinarrizko kanpalekuan (“trekkinga hasi genuenetik ez dugu etenik egin”), eta ondoren Naturgas/BBK Nuptse 2012 espedizioa berriz ere paretara abiatuko da egokitze lanarekin jarraitzeko.