basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 10
abuztua
2012

Brontzezko domina lortu du Maider Undak 2012ko Londreseko Olinpiar jokoetan

Borrokalari arabarrak Beijingo arantza atera du Basque Team-entzat bigarren domina eskuratuz

 2012/08/09.- Egun historikoa euskal kirolarerntzat gaur Londreseko Excel Venuen bizi izandakoa Maider Undaren brontzezko dominarekin. Oletako borrokalariak txapelketa haundietan erakutsi ohi duen maila azaldu du gaur ere. Hasierako zozketa aldeko izan du Maiderrek eta final zortzirenak gainditzeko ez du arazorik izan arabarrak. Final laurdentan hala ere zailtasunak etorri dira Undarentzat, mongoliako Burmaa Ochirbatek ederki egin baitio aurre ta borroka amaiteko 18 segundu falta zirenean erabaki da Maiderren alde. Finalerdietan txapelketako areriorik indartsuenetarikoa izan du aurrean, Stanka Zlateva bulgariarra, eta Maiderrek ez du inolako aukerarik izan finalean sartzeko. Brontzea baino ez zitzaion geratzen orduan Undari, Beijing 2008an gertatu bezala. Orduan Maider ez zen gai izan nekeari aurre egiteko eta gaur bere arerioari, Marzalyuk bielorrusiarrari, gauza bera gertatu zaio. Azkenean Maider Undak jokoan zegoen brontzezko domina eraman du bere ibilbide luze eta oparoa borobilduz. Zorionak Maider!