
abuztua
2012
Brontzezko domina Maialen Chourrautentzat Londreseko Joko Olinpikoetako K1eko proban
Euskal kirolarientzat lehendabiziko domina heldu da bi laugarren postu lortu ostean
2012/8/2.- Hemen da lehendabiziko domina Basque Team-eko kirolarientzat 2012ko Londreseko Joko Olinpikoetan. Maialen Chourrautek gaur erakutsi du beste behin mundu mailako elitean dagoela slalomari dagokionean eta azken urteetako lan bikaina berretsi du. Sailkapen txanda ikusgarria burutu eta gero azkenera arte lehiatu behar izan du brontzeko domina lortzeko, faboritoetariko askok kale egin baitute Lee Valley-ko kanal ikusgarrian. Domina ere galtzeko zorian ere izan da lasartearra azken arerio bat helmugaratzeko falta baitzen. Amaieran Xabier Etxanizen gidaritzapean lan egindako taldearentzat arrakasta itzela heldu da, inoizko emaitzarik onena estatuko slalomean, Ander Elosegik eta Samuel Hernanzek lortutako diplomak ere kontutan hartuta.