
maiatza
2012
Zilarrezko domina eskuratu du Elaia Torrontegik Manchesterreko Europako taekwondo txapelketan
Lehen jardunaldian Koutsou greziarrak baino ez zuen gainditu final handian
Bilbo, 2012/4/4. Ezinhobeto ekin diote euskal taekwondolariek Manchesterreko Europako txapelketari atzo Elaia Torroneguik lortutako zilarrezko dominarekin 46 kiloz azpiko mailan. Elaiak saioa aparta burutu zuen goiz guztian zehar eta arerioak gainetik kendu zituen bata bestearen atzetik, hasteko Kustova errusiarra gainditu zuen 4 eta 3ko emaitzaz eta ondoren Alair suediarra 10 eta 7koarekin. Final handian Koutsou greziarra egokitu zitzaion, hain zuzen ere egungo munduko txapelduna Yildrim turkiarra gainditu zuena. Urrea lortzeko borrokan lan txukuna egin zuen Elaiak, oso sendo eta garaipena lortzeko aukera askorekin baina azkenean 5 eta 3ko emaitzaz galdu zuen podiumeko koska gorenera igotzeko aukera.
Munduko mailako taekwondolarI onenen artean dagoela erakusti du beste behin Elaiak lortutako emaitzarekin, 2010eko San Petesburgoko europako txapelketan lortuako dominari atzoko Manchesterrekoa gehituz.