
otsaila
2012
Taldekako abiaduran brontzezko domina lortuta itzuliko da Amador Granados Los Angelesko mundialetik
Larunbatean ez zen nahi bezain ondo aritu kilometroko proban
Bilbo, 2012ko otsailaren 13a. BAT Basque Team-en babespean ari den txirrindulariak taldekako abiadurazko proban lorturiko brontzezko dominarekin konformatu behar izan zuen, kilometrokoan dominak lortzeko lehiatik kanpo geratu eta gero. Juan Emilio Gutierrez eta Francisco Cabello andaluziarrekin batera hirugarren denborarik onena lortu zuten sailkatze kanporaketan, era horretan brontzeko dominarako finalean sartuz estatubatuarren aurka. Granados eta bere taldekideek etxekoak gainditzeko gai izan ziren, brontzezko domina eskuratuz.
Aurreko egunetako jardunetan okerrago ari zuen gipuzkoarra. Ostiralean 19. amaitu zuen jazarpenean eta egun bat geroago, kilometrokoan 5. izan zen, proba horretan esperantza guztiak jarrita zituen arren. Mundialaren ondoren Amador Grandadosen helburua Felix Garcia Casas hautatzaileak Londreseko Joko Paralinpikoetara eramango dituen kirolarien artean egotea da.