basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 09
otsaila
2012

Podiumaren bila abiatu da Amador Granados Los Angeleseko Munduko pista txapelketara

Gipuzkoarraren beste helburua Londreseko Joko Paralinpiarretarako sailkatzea izango da

2012ko otsailak 8. Berrogeitabost urte dituela kirol egokituan euskal ordezkari aipagarrienetarikoa da Amador Granados txirrindularia. Berriki jokatutako espainiako txapelketetan hiru domina irabazi eta gero, Los Angeles hirira abiatu da (Kalifornia, AEBak) asteburu honetan Munduko pista txapelketetan parte hartuko duen estatuko gainontzeko txirrindulariekin batera.

Urtarrileko azken asteburuan jokatu zen espainiako txapelketa Palman eta Granadosek hiru probatan lortu zuen garaipena; kilometroan, taldekako abiaduran eta jazarpenean. Andoaindarra trebea da oso kilometrokoan eta guztira 14 garaipen erdietsi ditu espainiako txapelketetan.

BAT Basque Team-en babespean, Amador Granadosek Los Angeleseko mundialen podiumera igotzea ez ezik, bere kirol ibildea era dotorean amaitu nahi du Londreseko Joko Paralinpikoetan, 1998an goi mailako lehiaketan hasi eta gero. 13 urte hauetan, zilarrezko domina bat eta brontzeko lau pilatu ditu Munduko Txapelketetan, zilarrezko bi eta brontzezko bat Europakoetan, eta azken joko paralinpikoetan zenbait diploma; Atenas 2004ean (7. Jazarpenean eta 6.sprint olinpikoan) eta Beijing 2008an (5. Pistako kilometrokoan). Honez gain, makina bat garaipen lortu ditu Granadosek estatu txapelketetan, pistan nahiz errepidean.

Los Angelesera abiatu aurretik Amadorrek sasoi puntu onean dagoela adierazi nahi izan du eta beraz “podiumera igotzea” duela helburu, kilometrokoan eta jazarpenean bereziki. Taldekako abiaduran lan duina egitea ere nahiko lukela gaineratuz. Txirrindulari gipuzkoarrak Felix Garcia Casas hautatzaileak Londresera joateko aukeratuko duela espero du: “Esperantza asko ditut bertan egoteko, balioaniztuna naizelako bereziki: pistan kilometrokoan eta jazarpenean moldatzen naiz baina baita fondoko errepidekoan. “Londreserako sailkatzeak “nire ibilbideari hirugarren parte hartzearekin amaiera ematea suposatuko luke, ez baitut uste hemendik aurrea lehiatzen jarraituko dudanik”

Ogibidez delineatzailea da Amador Granados (Andoain, 1967/5/15), eta txirrindularitza egokituan LC2 mailan lehiatzen da. 1998an hasi zen txirrindularitzan Gasteizko A.D.C. Michelin klubean eta gerora hiri bereko C.D Zuzenak taldera pasa zen.