basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 15
abendua
2011

Babesletza hitzarmena sinatu dute Euskaltelek eta BAT Basque Teamek

Euskal telefonia enpresak emakumezkoen kirolean eta kirol egokituan oinarrituko du bere babesa

Bi urterako babesletza akordioa sinatu dute BAT Basque Teamek eta Euskaltelek, emakumezkoen kirola eta kirol egokitua oinarri izango duen hitzarmena eta bereziki Londres 2012ko Olinpiar eta Paralinpiar jokoetan parte hartuko duten kirolari euskaldunak laguntzeko xedearekin. Patxi Mutiloak , Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, sinatu du akordioa BAT Basque Teamen izenean, eta Euskalteleko ordezkaria berriz Paco Allende, Euskalteleko Kontseiluko idazkari orokorra izan da.