
urria
2011
Holandako Europako pista txapelketara Londresera begira abiatu dira euskal txirrindulariak
Leire Olaberria izango da beste behin guztien buru Apeldoorn hirian jokatuko den txapelketan
Londres 2012ko hitzorduan egoteko burrukan jarraitzen dute euskal pistard-ak eta asteburu honetan azaroan Munduko Kopari ekin baino lehen txapelketa garrantzitsua izango dute aurrean. Leire Olaberria, Ana Usabiaga, Hodei Mazkiaran eta Tania Calvok hartuko dute parte modalitate olinpiarretan puntuak pilatzeko asmotan. Gaur bertan hasiko da lehia egitarau zabalarekin. Leire Olaberria, Ana Usabiaga eta Gloria Rodriguezek osatuko dute emakumezkkoen jazarpeneko taldea eta arratsaldean berri Tania Calvo eta Hodei Mazkiaranek hartuko dute parte abiadurazko saioetan. Podiumean sartzeko aukera gehien Leire Olaberria ditu beste behin, Ikaztegietakoak igandean jokatuko du omniumeko azken proba, Londresen parte hartzeko asmoa duen proban hain zuzen ere.