basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 19
urria
2011

Patxi Usobiaga eskalatzaileak agur esango dio goi mailako lehiaketari bihar Eibarren

2009ko Munduko txapeldunak sorbaldan izandako lesioaren ondorioz aurreratu du bere erretiroa

Lorpen eta arrakastaz beteriko kirol-ibilbideari amaiera emango dio. Patxi Usobiaga bihar jakinaraziko du bere erabakia azken bi urteetan sorbalda izandako lesioak bere onena ematea galarazi ondoren. Eibartarrak ez du aurtengo Munduko Kopan parte hartzerik izan eta horrenbestez amaitutzat eman nahi izan du bere jarduna, orian 11 urte hasitakoa nazioarte mailan eta azken hamarkadan mundu mailako eskalatzaile onenen artean mantendu duena. 2009ko Munduko txapelketa lortzeaz gain Munduko Kopa birritan irabazi du eibartarrak (2006,2007) eta Europako txapeldun izandakoa da senior eta junior mailan.
Biharko ekitaldian Usobiagak bere ibilbidearen errepasoa egingo du Eibarko Udaletxeko pleno aretoan eguerdiko 12:00etatik aurrera.