basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 28
iraila
2011

Virginia Berasategui eta Eneko Llanos itxaropentsu Hawaiko Ironmanaren atarian

Hurrengo egunetan abiatuko dira Konera onenekin lehiatzeko asmotan

 GASTEIZ, 2011ko irailaren 28a.- Aste honetan bertan abiatuko dira Hawaira Virginia Berasategui eta Eneko Llanos, urriaren 8an Konako Munduko Txapelketarako (Hawaiko Ironmana) prestaketa borobiltzeko asmoz. Berasategi eta Llanos, biak ala biak BAT Basque Teamen babespean, iazko emaitzak hobetu nahi dituzte, laugarren eta zazpigarren postua hurrenez hurren.

Probaren 34. edizioa egingo da aurten, eta beti bezala kirolariek guztia eman beharko dute prestaketa eta erresistentzia aldetik; iaz Berasategik 9 ordu eta 16 minutu behar izan zituen ibilbidea betetzeko eta LLanosek berriz, 8 ordu eta 22 minutu.

1978 abiatu zen proba, orduan irlan jokatzen ziren hiru lehiaketak bakarrean bilduz (3,8 igerikoa Waikiki Roughwater Swim deiturikoa, 180 kilometro Around-Oahu Bike Race bizikleta proba eta 42 kilometro eta 195 metroko Honolulu Marathon lasterkaldia) eta ondorioz gaur egun ezagutzen duguna sortuz. Orduan 15 kirolari ausart izan genituen irteeran; iaz berriz ia 1.800.

2009an brontzezko domina eskuratu eta gero aurtengo denboraldian ondorengo emaitzak lortuta iritsiko da Hawaira Virginia Berasategui: hamargarren izan zen uztailan Europako Ironman txapelketan Frankfurten (Alemania), eta bostgarren Kaliforniako Wildflower Triathlonen. Aurten gainera lehen aldiz jokatu den Bilboko Triatloian nagusitu da.

Inoizko palmaresik txukunena duen euskal trialeta da Berasategui (Bilbo, 1975), junior mailan hasi zenetik eta 17 urte bete ditue jada goi mailako kirolean. Besteak beste bitan irabazi du Lanzaroteko Ironmana (2004 eta 2005ean), distantzia luzeko mundiala ere eskuratu zuen 2003an Eibisan eta birritan izan da Europako txapelduna distantzia luzean.

Bestalde, Eneko Llanosek bigarren urtez jarraian eskuratu du berriki Mallorcako I Can txapelketa eta horrez gain Texaseko Ironmana eta Marbellako I Can probatan nagusitu da, Zarautzko triatloian bigarren postua lortuz. Eibisako 2003ko mundialean gailendu zen Eneko Llanos (Gasteiz, 1976) eta horrez gain sona handiko garaipenak eskuratu ditu bere ibilbiden: hirutan irabazi du Xterra mundiala (2003, 2004 eta 2009an) eta Hawaiko Ironmanean bigarrena izan zen 2008an, lehen hamar sailkatuen artean beste bitan sartzea lortu duelarik.