basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 27
iraila
2011

Slalomeko piraguistak, M.Unda borrokalaria eta belar hockeya BAT to London 2012 saioan

Bratislava eta Istanbulen grabatutako erreportajeak ikus ahal izango dira 3. atalean

 2011ko irailaren 27a.- Londres 2012ko Olinpiar Jokoetarako sailkapena lortu nahi duten kirolarien jarraipena egin ohi du BAT to London 2012 saioak eta asteazkenean ETB-SATen emitituko da hirugarren atala gaueko 23:00etatik aurrera. Iñigo Asensiok aurkeztuta gure kirolari olinpiarren prestakuntza jarraituko du gertu-gertutik eta horrez gain kirolari, entrenatzaile eta senitartekoekin elkarrizketak eta olinpiarrak izandako kirolarien testigantzak jasoko ditu. Era berean programak arreta berezia eskeiniko dio Londresen, 2012ari begira, burutzen ari diren prestaketei

Bi getxoztar izango ditu abiapuntu biharko saioak, belar-hockeyaren iragana eta gaur eguna irudikatzen dutena: Juan Carlos Migoya, 1960an brontzezko domina lortu zuena, eta María López de Eguilaz, estatuko selekzioko kidea eta europako txapelketa bikaina burutu berri duena.

Hurrengo erreportajean Bratislavaraino egingo dugu jauzia, bertan Munduko Slalom Piraguismoko txapelketa jokatu da, hain zuzen ere Londres 2012ra euskal ordezkari gehien eraman dezakeen diziplina: Maialen Chourraut, Ander Elosegi, Joan Crespo, Samuel Hernanz, Jon Ergüin eta Jone Otaño, guztiak gaur egun hautatzailea den Xabier Etxaniz entrenatzaile euskaldunaren aginduetara, hau ere olinpiarra izandakoa Bartzelona 92an. Maider Unda borrokalariarekin ere izango dira saioko kamerak, lesio larri baten ondoren Istanbulgo munduko txapelketan parte hartuz.

Jokoen ikonografiak ere atal berezia izango du saioan, domina eta argi zuzi olinpiarrak irudikatuta. Ekitaldiz beteta datorren urriko agendaren berri ere emango du “BAT to London 2012” saioak: Hawaiko Ironmana, Iker Martinez eta Xabier Fernandezek hasiko duten Volvo Ocean Race probaren irteera eta gure judokek izango dituzten hitzordu garrantzitsuak aipatuko ditu besteak beste.

Nazioarte mailako elitezko kirolean euskal kirolarien parte hartzea sustatu eta babesten duen erakundeak, BAT Basque Teamek, abian jarritako egitasmoa da “BAT to London 2012” saioa. Kontrol Z ikus-entzunezkoen ekoizlearekin elkarlanean, 25 minutuko iraupena izango duten 12 saioa bilduko ditu hilabeteroko maiztasunarekin eta Londres 2012ko Olinpiar Jokoak hasi bitartean.