
ekaina
2011
David Peña gasteiztarrak irabazi du Facebookeko orrialdean BATek egindako zozketan
Euskal kirolzale mordoak hartu du parte “¿Zein zenbaki duzu buruan” promozioan
BATek berriki estreinatutako spot berriaren inguruan jarri zen abian promozioa. Aipatu iragarkian goi mailako sei euskal kirolarik hartu zuten parte: Leire Olaberria, Richard Oribe, Maider Unda, Aritz Aranburu, Virginia Berasategui eta Joan Crepo. BAT-ek facebooken duen orrialdean (www.facebook.com/basqueteam) gure jarraitzaileek iragarkiko protagonisten antzera beraien marka eta kirol erronka utzi digute. David Peña zozketaren irabazleak idatzitako mezua adibide gisa: "Nire zenbakia 1:35a da, marka hori dut helburu maratoi erdirako. Nire erronka da eta ez dut etsiko lortu arte!
BAT-ek gaur goizean eman dio saria irabazleari Gasteizen, BAT-eko kamiseta, kirol-jertsea eta haize-babeslea. Momentua aprobetxatu dugu sarituarekin solasaldi labur bat izateko.
BAT: ¿Nola iritsi zinen gure orrialdera eta noiztik ezagutzen duzu BAT Basque Team?
DAVID PEÑA: Batez ere Eneko Llanos eta Patxi Usobiagari internet bitartez egindako jarraipenei esker ezagutzen dut BAT. Iragarkia telebistan ikusi nuen, ETBn, eta atentzioa deitu zidan. Gero zozketa ere ikusi nuen eta izena ematea erabaki nuen interesgarria iruditu zitzaidalako. Ondo dago ekimena.
BAT: Zure "zenbakia" erronka gisa planteatu zenuen. Bere horretan mantentzen duzu helburua?
DAVID PEÑA: Buruan daukat, epe ertain edo luzera dudan proiektua da. Lanean jarraitzen dut helburua lortzeko.
BAT: Zer iruditu zitzaizun iragarkia?
DAVID PEÑA: Egia esada oso ondo bideratuta dago kirolzale guztiei eta batez ere Euskadin kirol asko egiten dugulako eta gustoko ditugulako gauza hauek.
BAT: Kirolzalea zara baina zein kirol egiten duzu normalean?
DAVID PEÑA: Gustoko dut korrika egitea eta bizikletan ibiltzea. Ahal dudana egiten dut orain bi seme-alaba edukita, ez dut denbora askorik.
BAT: BATeko kirolariren bat jarraitzen al duzu bereziki?
DAVID PEÑA: Patxi Usobiaga eta Eneko Llanos, azkena batez ere gasteiztarra delako eta triatloia gustoko dudalako. Usobiaga berriz garai batean nik eskalada egiten nuelako eta kirolari ikusgarria iruditzen zaidalako.