basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 13
ekaina
2011

BAT Basque Team-eko piragusitek maila bikaina berretsi zuten La Seu D’Urgelleko europako txapelketan

Samuel Hernanzek lortu zuen estatuko domina bakarra K-1ean, Maialen Chourraut eta Ander Elosegi dominetatik gertu

 “Etxean” aritu dira euskal piragusitak asteburuan zehar, izan ere Lleidako herri honetan ematen dituzte egun mordoa urtean zehar konzentratuta eta entrenatzen. Europako txapelketaren maila oso altua izan zen espero zitekeen bezala, Londres 2012rako txartela lortzea benetan garesti suertatuko dela erakutsiz. Xabi Etxaniz entrenatzaile euskaldunaren aginduetara euskal piraguistek final gehienetan sartzea lortu zuten, Bartzelona 92ko eraki zen kanalean.

Larunbateko saioan Maialen Chourrautek ezin izan zuen 2009an La Seu D’Urgellen jokatutako mundialean lortu zuen zilarrezko domina errepikatu eta 5. postuarekin konformatu behar izan zuen onenen artean dagoela erakutsiz. Ondo ezagutzen duen kanalean lasartearrak markarik onena ezarri zuen finalean, 103:52ko denborarekin, baina jasotako bi penalizazioen ondorioz podiumetik kanpo geratu zen.

Asteburuko albisterik pozgarriena Samuel Hernanzek eman zuen, Atletiko San Sebastianeko piraguistak ondo merezitako zilarrezko domina eskuratu zuen K 1 mailan. Saio orekatua eta erregularra egin zuen, Daniele Molmenti irabazlearengandik oso gertu sailkatuz.

Podiumetik oso gertu amaitu zuen baita Ander Elosegi irundarrak, azkenean 4. Izan zen C 1 mailan eta nazioarteko txapelketetan txukun aritzek duen habilezia plazaratu zuen beste behin. Orokorrean emaitza onak Xabi Etxanizen taldearentzat, irailean Bratsilavan jokatuko den txapelketari begira itxaropentsu izateko arrazoiak badituzte beraz. Bertan erabakiko dira Londres 2012ko Olinpiar Jokoetan izango diren piraguisten izenak.