basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 06
ekaina
2011

Lan erdiak egin eta gero NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA espedizioak 1.000 kilometro inguru falta ditu bere helburura iristeko

5 egunetan 300 kilometro egin dituzte, hotz handiarekin eta 22 orduz egun argiz

  Bilbo, 2011ko ekainaren 6a.- “30 gradu zero azpiko tenperaturarekin gauzak egitea zaila da ”. Aurpegi izoztuak, elurra aurretik eramaten duen haize zorrotz eta zaratatsuaren eraginez apenas entzuten ditugu. Egun argiz 22 ordu eta helburu bakarra: aurrera egitea zerumuga zurian. Joan den asteburuko saioekin aurreikusitako ibilbidearen erdia egin du jada NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA 2011 espedizioak, 1.250 kilometro beteaz 25 eguneko martxan. Guztira 2.300 kilometro egin beharko dituzte Groenlandiako ipar-mendebaldean dagoen Thule herrixkara iristeko. Beraz, 1.000 kilometro inguru falta dituztenean badirudi helburua betetzeko gai izango direla aurreikusitako 40 egunetan.

Oso aldakorra izan da eguraldia azken egunetan: bi egunez haizea alde izan zuen BAT Basque Team Desafioko taldeak eta horri esker jardunaldiko 100 kilometro baino gehiago egin zituzten. Hurrengo eguneko depresioaren eraginez egindako lana 50 kilometrotan utzi zuen eta ondorengo elur ekaitzak denda barruan utzi zituen mendizaleak 24 orduz. Bukatzeko, haize faltaren eraginez ezin izan zuten aurrera egin biharamunean.

Iragarpenek ekainaren lehen bi egunetarako aurreratu bezala haize baldintza bikainak ekarri zituzten, 124 kilometro eta 115 kilometro egin zuten aurrera hurrenez huren, itsas gaineko 2.600 metroko altitudera iritsiz. Egun hauetan Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalzaren kondidantza topera zegoen, “Itxura ona dauka honek, helburua geroz eta gertuago dago”, BAT Basque Team-eko egoitzan jasotako kexa bakarra ondorengoa izan zen: “Apenas ezkutatzen da eguzkia, goizaldeko ordu batetan sartu eta hirurean hor dago berriz, baina ez du askorik berotzen, hotza geroz eta handiagoa da”

Gauzak asko aldatu ziren ekainaren 3an, ekaitz bortitz batek Aberto, Juan eta Mikel dendan aterpe hartzera behartu zituen egun osoz. Asko arriskatu zuten larunbatean, ikuspen eskas eta haize bolada indartsuekin beste 50 kilometro burutuz. Bestalde, igandean ez zen haizearen arrastorik ere agertu eta mendizaleek indarrak berreskuratzea erabaki zuten hurrengo egunean baldintzak hobetuko ziren esperantzaz.

Eguraldi ona astearte eta asteazkenerako

Azken iragarpenaren arabera gaur ez dituzte baldintza egokiak izango, fronte batek laino asko eta elur prezipitazioak ekarriko ditu. Zorionez, txarraldiak ez du askorik iraungo eta hurrengo egunetan aldeko haizea espero dute (18 eta 29 bitarteko kilometro orduko abiaduraz) eta zerua garbiago egotea espero da. Tenperatura ere ez da hain muturrekoa izango, baxuena 10-15 gradu zero azpikoa eta altuena berriz 8 gradu zero azpikoa)