basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 11
maiatza
2011

Berriki Koreako mundialean lortutako brontzezko domina erakutsiko du bihar Jon Garciak

Euskal taekwondolaria hedabideen aurrean agertuko da Bilbon arrakastaren berri emateko

BIHAR, OSTEGUNEAN (10:15etan, Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzan) agertuko da komunikabideen aurrean Jon Garcia taekwondolaria, berriki Hego Koreako Gyeongju hirian (Maiatzaren 1etik 6ra bitartean) 87 kiloz azpiko mailan lortutako brontzezko dominaren inguruan mintzatzeko. Durangarrak egungo munduko txapelduna eta faborito nagusia zen Yousef Karamirekin egin zuen topo finalaren bidean, gerora txapelduna bilakatu zena.

Eskuratutako dominarekin Londres 2012ko Olinpiar Jokoetarako prestakuntza egokia daramala berretsi du Jon Garciak, dominen bat lortzeko borrokan egon daitekela erakutsiz. Bi aldiz izan da Europako Txapeldun euskal taekwondolaria, 2005ean Letonian eta 2006an Alemanian. Horrez gain 11 aldiz eskuratu du estatuko txapelketa eta bi Olinpiar Jokotan hartu du parte, Atenas 2004an eta Beijing 2008an (olinpiar diploma eskuratuz).

DATA: BIHAR, OSTEGUNA, GOIZEKO 10:15ETAN
LEKUA: EUSKO JAURLARITZAKO EGOITZAREN, areto nagusian.
Gran Vía, 85. BILBAO