basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 28
martxoa
2011

Dominengatik lehiatu ezinda itzuli da Leire Olaberria Holandatik, Unai Elorriaga berriz txukun

Ikaztegietakoak zazpigarren postuan amaitu zuen omnium-ean eta bizkaitarra podiumetik gertu

Positibotzat joko genuke BAT Basque Team-eko txirrindulariek Apeldoorn-en (Holanda) egindako lana, pistak munduko txapelketan. Ezin izan zuten errepikatu iaz Leire Olaberriak eskuratutako domina, omnium-ean edozein huts, tixikia izanda ere, erabakiorra suertatzen da eta. Larunbateko saioa ezinhobeto hasi zuen Ikaztegietakoak, abiadurazko itzulian nagusituz eta onenen artean lehiatuko zela argi eta garbi erakutsiz. Ondorengo kanporaketan izandako erorikoak bere jarduna baldintzatu zuen erabat, zortzigarren posturaino jeitsiz bigarren egunari begira.

Igandean ere hasiera txukuna, jazarpeneko hirugarren postuak esperantza piztu zuen berriz ere baina scratch-ak beste behin Leireren aukera guztiak zapuztu zituen. 13. amaitu zuen proba, dominengatik burrukazeko abagunea galduz. Azken proban lortutako postuak zazpigarren posturaino eraman zuen gipuzkoarra, Tara Whitten irabazlearengandik oso urruti.

Unai Elorriagak egin duen mundiala nabarmentzeko da oso. Asteazkenean 5. izan zen scratch-ean eta horrekin pozik ez eta atzo ezustekoa emateko zorian izan zen Madison-ean, David Muntaner bere bikotekidearekin batera. Azkenean 5. amaitu zuten lehen postuetatik oso gertu eta maila onean aritu dela erakutsiz.