basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 21
otsaila
2011

Meritu handiko bigarren postua lortu du Ander Elosegi piraguistak Australiako Irekian

C-1 mailan bi aldiz urrezko olinpiar dominadun Tony Estanguetek baino ez zuen gainditu

Ezinhobeto ekin dio irundarrak 2011 denboraldiko lehiaketari Australian , slalom-eko mundu mailako onentsuenekin lehiatu eta gero. Sailkatze probatan argi erakutsi zuen irundarrak sasoiko zegoela, 5. Izan zen orduan eta final aurrekoetan 2. postuan amaitu zuen. 2011ko irailean Bratislavako (Eslovaquia) Munduko txapelketan egongo diren gehientsuenek hartu zuten parte Penrithen. Arerioen artea nabarmendu beharrekoa, nola ez, bi aldiz urrezko olinpiar domina irabazi duen Tony Estanguet frantziarra. Garaipena berak erdietsi zuen Ander Elosegi eta Denis Gargaud-Chaunt herrikidearen aurretik. Xabier Etxaniz, estatuko hautatzailearen hitzetan, Eloseguiren lana “bikaina” izan da. Argi utzi du beste behin irundarrak sasoiko dagoenean edozein lehiaketako podiumean egoteko gail dela. .

Australiako telebistari egindako adierazpenetan Elosegik “oso motibatuta sentitu zela esan zuen eta bide onean dihoala iraileko Munduko txapelketari begira”. BATeko beste bi piraguistek hartu dute parte Australiako irekian, Irati Goikoetxea 18. Izan zen eta Jone Otañok berriz 30. postuan amaitu zuen bere lana.

Asteburu bikaina borobiltzeko Jon Ergüinek eta Maialen Chourrautek Slalomeko Euskadiko Kopan lortutako garaipena aipatu beharra dago, Pauen (Frantzian) antolatutako txapelketan. Gainera Samuel Hernanzek garaipena lortu zuen Lannionen (Bretainia) nazioarte mailako onenekin izandako lehian.