basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 07
otsaila
2011

IMQk BAT Basque Team-eko kirolariak protagonista dituen kanpainia berria aurkeztu du

Hainbat kirolariren irudia erabiliko da produktu ezberdinak aurkezteko

 Bilbo, 2011ko otsailaren 7a. Alberto Iñurrategi alpinista, Virginia Berasategui triatloilaria, Eunate Aguirre bodyboarder-a, Aritz Aranburu surflaria, Patxi Usobiaga eskalatzailea, Efrén Vázquez motoziklista edo Richard Oribe igerilaria dira otsailetik aurrera IMQko aseguruen kanpaina berrian parte hartuko duten izen eta aurpegietako batzuk. Kanpainan, eliteko kirolariak egoera errealean eta kirol-testuinguru bete-betean agertuko dira, ikusleei osasuna eta kirola bikotearen eta bizitza osasungarria sustatzearen garrantzia helarazteko.

Beraiekin batera, BAT Basque Team ekimenaren (Eusko Jaurlaritzak eta EITBk nazioartean maila goreneko kirola sustatzeko asmoz bultzatutakoa) barruan dauden maila goreneko euskal kirolariak ere kanpainako protagonistak izango dira. Beraz, Iker Martinez eta Xabi Fernández bela-kirolariak, Jon Garcia taekwondolaria Maider Unda borroka libreko kirolaria, Patxi Peula patinatzailea, Maialen Chourraut piraguista, Paul de la Cuesta eskiatzailea eta Juan Vallejoalpinista dira beren osasun-aseguruak sustatzeko IMQren kanpainan parte hartu duten gainerako eliteko kirolariak. Horiek guztiak izango dira honako produktu hauen aurpegiak: IMQ Salud, IMQ Colectivos y empresas, IMQ Autónomos IMQ Oro Plus, IMQ

IMQk kirolari emandako laguntza, konpainiak hasieratik egindako apustu sendoa da. Izan ere, taldea oso konprometituta dago erantzukizun sozial korporatiboarekin, eta beraz, gizartean bizitzarako ohitura osasungarriak sustatzea, eta zehazki, kirola laguntzea lehentasunezkoa bihurtu da aseguru-etxearentzako.

IMQk beti egin du elite profesionaleko kirolaren, zein oinarrizko kirolaren aldeko apustua, eta kirol-fundazioek etorkizuneko belaunaldien osasuna sustatzeko burutzen dituzten jarduera ugari bultzatu ditu. Athletic Clubeko aseguru-etxe ofiziala da 98/99 denboralditik, eta Bizkaia Bilbao Basket eta Caja Laboral Baskoniaren, zein Realaren eta Eibar Kirol Elkarteko osasun aseguru-etxea ere bada. Gainera, aseguru-etxeak Bizkaia Bizkaialde Fundazioa, Gernika Rugby Taldea, Gernika Futbol Club, Esmaspadel, Golfeko Gabriel Alarcia Elkartea eta Isuntza Arraun Elkartea ere laguntzen ditu.

Kirol-asegurua

Era berean, IMQk Euskadin aitzindaria den produktua merkaturatuko du, IMQ Kirola kirol-asegurua, kirola egiten duten pertsonentzako zuzendutakoa, eta jarduera fisikoarekin lotutako zerbitzu zehatzak dituena. Bere helburua arriskurik gabe kirola egitea da. Aseguruak eliteko kirol-azterketa medikoa barne hartzen du, eta baita kirola egitetik ondorioztatzen den laguntza-estaldura mediko kirurgiko osoa ere, aholkularitza integrala eta kirol-medikuntzako espezialistaren arretarekin. Kirol-azterketa medikoa goi-mailako txekeoa da, beren kirol-baldintzak hobetu, kirol-gaitasunaren egiaztagiria lortu eta egoera fisiko orokorraren balorazioa izan nahi dutenentzako.

Kirol-medikuntzako espezialistaren arretak honako zerbitzu hauek barne hartzen ditu, besteak beste: osasun-egoeraren balorazioa, kirol-jardueraren banakako plangintza eta diseinua, lortutako aurrerapen eta errendimendua, elikadura-jarraibideak, kirol-farmakologia, eta bizitzako aldi bakoitzean kirola egiteko aholkuak. Horrez gain, baita norbanakoaren egoeran eta entrenamendu-jardueretan gerta daitezkeen aldaketak aztertzeko segimendua ere.
Kirola egitearen ondorioz ematen den laguntza mediko kirurgikoak ia espezialitate mediko guztiak, proba diagnostikoak, metodo terapeutikoak eta ospitaleratze kirurgikoa zein ez kirurgikoa barne hartzen ditu.
Aseguru hori IMQko 15 eta 65 urte bitarteko bezeroek zein bezeroak ez direnek kontratatu ahal izango dute, iraute-aldirik gabe.

‘BAT Basque Team’

Eusko Jaurlaritza, EITB, eta beste erakunde batzuekin lankidetzan, IMQk ekimen horren barnean dauden kirolariak laguntzen ditu. Kirolari horiek Pekineko Joko Olinpikoetan 5 domina eta beste 10 diploma olinpiko lortu zituzten. Joko Paraolinpikoetan, berriz, 8 domina lortu zituzten.
Euskadi Kirola Fundazioaren helburua goi-mailako euskal kirola garatzea da, goi-lehiaketan euskal kirolariz betetako ordezkaritza eduki ahal izateko. Fundazioak hainbat modalitateko goi-mailako kirolariei eta beren entrenatzaileei prestaketa optimizatzeko laguntza ematen die, eta ospe handiko kirol-erakundeekin lan egiten du. ‘BAT Basque Team’ markak eliteko kirolaren erreferentzia nagusi bihurtu nahi du Euskadin, diziplina olinpikoak, olinpikoak ez direnak eta kirol egokituak barne hartuz.

Horiek guztiek BAT Basque Team-ek IMQrekin egindako akordioari esker, Póliza Oro daukate. Horrek kirolariei kalitatezko osasun-estaldura bermatzen die nazio-mailan zein nazioartean. Gainera, abangoardiako teknologia medikoa eta diagnostikorako teknika aurreratuenak, asistentzia-eremu guztiak barne hartzen dituzten ospedun medikuak eta kalitatezko laguntza-azpiegitura sendoa ere eskura dituzte.
Gainera, orain dela gutxi, Euskadi Kirola Fundazioa eta Espainiako Batzorde Olinpikoak Euskadin goi-mailako kirola eta mugimendu olinpikoa sustatzeko lankidetza-akordioa sinatu dute.
Horrez gain, egitasmoak Espainian aitzindaria den kirol-hobekuntzako zentroaren laguntza du, eta baita kiroleko goi-errendimenduan profesional egiaztatuak direnen esperientzia eta programa olinpikoen inplementazioan ospea duten kanpoko aholkularien parte-hartzea ere.

Programan parte hartzen dutenen zerrenda diploma eta domina olinpikoak irabazi dituzten kirolariek osatzen dute, eta baita hainbat modalitate eta kategorietako Europako eta munduko txapeldunen talde bikainak ere.