basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 13
iraila
2010

Oiana Blanco eta Kiyoshi Uematsu aukerarik gabe Tokyoko Munduko txapelketan

(2010/09/13) Nazioarte mailan erakutsi ohi duten mailatik urruti izan dira bi judoka euskaldunak

Txapelketan bete-betean sartzeko denborarik gabe, horrela itzuliko dira etxera Uematsu eta Blanco. Portugaletekoa izan zen parte hartzen lehene Tokyoko tatamian, -73kg azpiko mailan finalean sartzean zuen helburu Kiyoshik. Hasierako lehian garaile atera zen David Papaux suitzarraren aurka, yuko batekin gailenduz. Bigarrenean berriz Andre Alves portugaldarrak aukerarik gabe utzi zuen Uematsu.

Igandean Oiana Blancoren txanda zen, Rotterdam 2009an lortutako zilarrezko domina defendatzeko parada zeukan usurbildarrak. Zozketa hala ere gaiztoa izan zen judoka euskaldunarekin, ezustean aurreko mundialeko finalista elkarren aurka jarri baitzituen hasierako borrokaldian. Iaz bezala Fukumi japoniarrak eraman zuen borrokaldia baina finalean bere herrikideak, Haruna Asamik, kendu zion urrezko domina.