basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 08
iraila
2010

Denboraldiko momenturik onenean egingo dio aurre Patxi Usobiagak europako txapelketari

(2010/09/08) Munduko Kopako lidertzan da eibartarra Asiatik egindako biraren ostean

Kirol Eskaladaren Munduko Kopako egungo liderra eta Munduko Txapelketako garailea, Patxi Usobiaga, Austriako Imst herrian izango da datorren astean, ASTEARTEAN —hilak 14— hasiko den Kirol Eskaladaren Europako Txapelketan parte hartzeko asmoz. Gaur goizean, prentsaurrekoa izan da Eusko Jaurlaritzak Donostian duen egoitzan, eta BAT Basque Team fundazioak babestutako eskalatzaile eibartarrak azaldu duenez, duela bi urte Parisen lortutako titulua berritzea izango da, hain zuzen ere, denboraldi honetarako zehaztuta dauzkan helburu nagusietako bat.

Usobiaga (Eibar, 1980) sasoi ezin hobean iritsiko da hitzordu honetara, eta joan den astean Korean frogatu zuenez, erabat sendatuta dauka kirofanora eraman zuen sorbaldako lesioa. Euskal kirolaria Munduko Kopako lidergoan kokatu zen abuztuaren 30ean (hauxe da denboraldi honetarako zehaztuta daukan beste helburu nagusia, aurten ez baita Munduko Txapelketa jokatuko), hirugarren proba puntuagarria irabazi ondoren. Aurreko biak Chamonix-en (Frantzia) eta Xining-en (Txina) jokatu ziren. Lehenegoan bigarren postua eta bigarrenean zazpigarrena lortu zituen, hurrenez hurren. Austrian kokatuko den Europako Txapelketan, indarrak neurtu beharko ditu duela egun batzuk Chuncheon-en garaitu zituen arerio berberen aurka: Ramón Julián kataluniarra eta Adam Ondra gaztea, Munduko Koparen egungo txapelduna.

Patxi Usobiagak 2009ko uztailean irabazi zuen kirol eskaladaren Munduko Txapelketa (Txinako Quingai herrian jokatu zen). Horrez gain, bi aldiz lortu du Munduko Kopa (2006an eta 2007an), eta aurten, sailkapenaren buruan dago berriz ere titulu hau lortzeko. Bere kirol ibilbidean, nazioarte alorreko beste titulu batzuk eta 2008ko Europako Txapelketa ere eskuratu ditu.

Bi helburu argi

Nazioarteko titulu nagusi guztiak biltzen dituen palmares bikainaren jabea izanik, euskal eskalatzaileak elitean jarraitzeko asmoa agertu du: “Goian jarraitzeko motibazioari eusten diodan bitartean, ahaleginak eta bi egingo ditut garaipen berriak lortzeko. Egia esanda, sorbaldan izandako lesioaren eraginez, aurten ez dut normaltasunez entrenatzeko modurik izan duela bi hilabete arte. Beste urte batzuetan, prestakuntzak seihileko osoa irauten zuen. Gertatuak gertatu, Europako Txapelketa eta Munduko Kopa dira orain nire bi helburu argiak, batean zein bestean ahalegin osoz lehiatzea”.

Hauxe da Patxi Usobiagak jokatu beharreko proben egutegi osoa:

·EUROPAKO TXAPELKETA, Imst (Austria) Irailak 14-18

·MUNDUKO KOPA, Puurs (Belgika) Irailak 24-25

·MUNDUKO KOPA, Huaigi (Txina) Urriak 29-30

·MUNDUKO KOPA, Kranj (Eslovenia) Azaroak 13-14