basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 06
abuztua
2010

Richard Oribe: “Niretzat emaitzak eskuraezinak direnean, lehiatzeri utziko diot”

(2010/08/06) Igerilari donostiarrak ilusioz egingo dio aurre Eindhoven-go Munduko txapelketari

BAT: Nola iristen zara denboraldiko hitzordurik garrantzitsuenera?

RICHARD ORIBE: Mentalki eta fisikoki nahiko ondo. Denboraldia horri begira planteatu dugu eta bide erdiko helburuak bete ditugu. Ilusioz gainezka noa, mentalizatuta eta egin beharreko lanean konzentratuta. Eindhoven-era bideratu dugu prestaketa guztia. Nolakoak izan diren lehiaketa aurreko asteak? Ba oso gogorrak, azken makrozikloa eskakizun handikoa izan da, eguneko bi edo hiru entrenamendu saiorekin, oso lan zehatzak eginez eta era berean esfortzu handia eskatzen zutenak. Gainera nazioarteko bi txapelketa izan ditut eta pare bat konzentrazio azken prestaketa txanpa honi begira. Kontrolak, testak, hemen baliabideak ez ditugunez kanpora jo behar izan dugu, bata Bartzelonan eta bestea Tenerifen, bertan dago Espainian "kanal hidrodinamiko bakarra, etengabeko isuria duena". Dena ondo joan da, espero bezala.

BAT: Lehiaketa garrantzitsuetan maila txukuna eman duzu beti, gustora aritzen zara onenekin nor baino nor gehiago. Non dago sekretua?

RICHARD: Egia da, onenekin lehiatzea gustoko dut eta gozagarria da niretzat. Nire mailan (S4) zailtasun nibela oso altua da, lehenengo eta laugarrenaren arteko aldea oso murritza da eta horrek zera esan nahi du, saio perfektua eginda urrea lortu dezakezu baina erlajatu ezkero podiumetik kanpo gera zaitezke. Askoz gehiago disfrutatzen dut tankera honetako txapelketetan Espainiako txapelketetan baino, estatukoan badakit aise irabaziko dudala hurrengoa oso urruti baitaukat.
Sekretua esango banu, sekretua izateari utziko dio eta ez nuke gehiago irabaziko. Txantxak alde batera, ez dago sekreturik, atzetik dagoen talde serio baten lan serioa dago eta gero datoz emaitzak. Ni naiz protagonista baina atzean Javier de Aymerich entrenatzailea daukat, Konporta Kirol Elkarteko presidentea den Jean Paul Lagrangeren aholkularitza dago, Ana Lloveras eta Iñaki Villalva fisioak, Enrique Perez de Ayala nire medikua, Amaia Ramirez psikologoa, Ricardo Saez nutrizio aholkularia, eta klubeko igerilariak. Geroz eta gehiago gara eta Eindhovenera nirekin batera beste bi joango dira lehiatzera: Ana Rubio eta Ander Romarate. Ezin dut ahaztu, nahiz eta azkenerako utzi, nire familia. Beraiei esker bizitza ondo antolatuta daukat, lasaia eta beti zentzuz jokatuz. Aurten gainera Mundialera etorriko dira nirekin, ea tituluren bat ospatzerik daukadan beraiekin.

BAT: Hainbeste txapelketa, Olinpiar Joko, etb… Nola lortzen duzu motibatzea tankera horretako ekitaldiei aurre egiteko?

RICHARD: Sasoi puntu onean denboraldi guztian zehar egotea ezinezkoa da eta horregatik guk honakoa planteatzen dugu, benetan sasoiko denboraldiko momentu jakin batean egotea eta beste bi une denboraldi erdian. Beharrezkoa ez denean gehiegi ez entrenatzen saiatzen naiz. Entrenatzen ezin dugu denbora galdu, egiten dugun lan guztiak arrazoi bat behar du. Laburbilduz, ez naiz "erretzen" denboraldian zehar eta horrek "azken etaparako" fresko samar iristea ahalbideratzen dit.

BAT: Zerekin konformatuko zinake Eindhovenen?

RICHARD: Araudi berriak bainujantzi berria eramatera behartu eta gero niretzat nahikoa litzateke parte hartuko dudan probaren batean nire marka onduko banu. Hau da, munduko errekorra dudan marka ori baino %4 okerrago. Baina, presioak ere badaude. Zilarra edota brontzea ez dute balio berbera gure babesleen aurrean, urrea lortzen ez badut ez dut saria dirutan jasoko eta nik sari hori nahi dut. Minusbaliatua izango ez banintz eskakizuna bestelakoa litzateke, edozein domina lortuta edota finalean egonda, hala esan didate beste kirolari batzuek, saria lortuko nuke. Hori da "berdintasuna" gurekiko.

BAT: Urteak aurrera doaz eta Richarek hor jarraitzen du, goi-goian. Noiz arte ikusten duzu zure burua indarrez oneneki lehiatzeko?

RICHARD: Ezin dut etorkizuna asmatu, kirola egunez egun bizi dut eta sensazioak eta emaitzak dira niretzat garrantzitsuak. Proba jakin batean marka bat egitea jarri dezaket helburu eta lortu gainera baina arerioen aurka lehiatu arte ezin dut jakin ze mailatan nagoen. Gainontzekoen emaitzak helduezinak direnean orduan ez dut gehiago burrukatuko, ez baitu zentzurik izango galduko dudan lehia batean sartzea.

BAT: Zer suposatuko luke zuretzat Londres 2012an egotea?

RICHARD: Gaur egun buruan dudan zerbait da, nire 6. Paralinpiar Jokoak izango lirateke. Ezagutzen al duzue 6 Jokotan egon den igerilari asko? Nik behintzat ez. Tiroko edota hipikako bateonbat badagoela irakurri dut. Londresera iristea amets bat da eta helburu bat era berean, baina nik nahi dudana podiumean sartzeko burrukatzea da ez bainu bat hartzeko. Bidea okertzen ez bada eta lesioak saiesten baditut bertan egongo