
Besteak
01
abuztua
2010
abuztua
2010
Brontzeko domina lortu du Virginia Berasateguik distantzia luzeko Triatloiko mundialean
(2010/08/01) Bere hurrengo helburu nagusia Hawaii-ko Ironman-a izango da, urrian
Distantzia luzeko triatloiaren munduko txapelketa jokatu zen igandean Alemanian. Virginiak hirugarren postua eskuratu zuen, brontzezko domina bereganatuz.
Gaixotu egin zen osteguean bizkaitarra, sukarrarekin eta gripeak jota. Hortaz, asko sufritu zuen proban zehar baina azkenean hirugarren postu bikaina erdietsi zuen. Brontzea eskuratu zuen azkenean, (7 ordu, 13 minutu eta 19 segundoko denborarekin) alemaniako Immenstadt-en jokatutako Munduko Txapelketan. Denboraldi bikaina burutzen ari da Berasategui, igandean lortutako brontzeaz gain ekainean europako txapelketa eskuratu baitzuen etxean, Gasteizen.