basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 13
uztaila
2010

Patxi Usobiaga bigarren Chamonix-en Munduko Kopako estreinekoan

(2010/07/13) Eibartarrak sorbaldako lesioa gainditu duela erakusi du

Chamonix (Frantzia). Ondo hasi du nazioarteko denboraldia egungo munduko kirol eskalada txapeldunak. Lan txukuna egin du Patxik txapelketa guztian zehar, akats nabarmeniki egin gabe eta beti ere onenekin lehia bizian. BATeko eskaltzaileak ez du arazo handirik izan finalean sartzeko, konfiantza handiarekin eskalatu du, nahiz eta lehen aldiz aritu den nazioartean 2009ko azken egunetan sorbaldan ebakuntza egin eta gero. Azken igoeran Ramon Julian kataluniarra nagusitu zaio, sekulako txapelketa egin baitu finalaurrekoan eta finalean "Top" eginez. Usobiaga bigarren izan da podiumean Jorg Verhoeven holandarraren aurretik.
2009ko Munduko Kopako irabazleak, Adam Ondra txekiarrak, bederatzigarren postuan amaitu du estreineko proba.