
Besteak
17
ekaina
2010
ekaina
2010
Patxi Usobiagak eta Ekaitz Saiesek hartu zuten parte Bibon “Haur Besoetakoa” eleberriaren irakurketan
400 pertsona inguru bildu ziren Jon Mirande idazlearen klasikoa irakurtzeko
BAT Basque Team-ek ez zuen hutsik egin "Bilbo Zaharra" euskaltegiak antolatutako ekitaldian. Bilboko Arriaga antzokian 400 pertsona inguru bildu ziren, tartean politikariak, kultura munduko jendea, kirolariak, eta nola ez, euskaltegiko ikasleak ere.
Patxi Usobiaga eskalatzailea eta Ekaitz Saies piraguista izan ziren fundazioko ordezkariak bertan, Jon Miranderen eleberriko zenbait pasarte irakurriz. 1959an idatzitako lana ez en 1970era arte argitaratu. Protagonista eta bere ilobaren arteko amodiozko erlazioa plazaratzen du Miranderen eleberriak.